[eibar] Ikasi eta estudiatu

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
As, Ots 3, 12:09:40, CET 2009


Estudiatu erabili nahi baduzu, erabili lasai.

Gure kantutegian daukazu adibide eder bat: "Estudiante tunante baino, 
hobe nuela ezkondu".

X.

El 03/02/2009, a las 12:03, Josu Mendicute escribió:

>  Aupa batzorde aholkulari linguistikoko lagunok,
> Facebook-en egoera "Estudiatzen" jarri dut eta iritsi zait lagun listo 
> bat esaten ia nik euskara badakidan, ikasi esaten dela. Nik, baina, 
> ikasi erabiltzen dut gaztelerako "aprender" esateko. Egunero ikasten 
> ditut gauzak, askotan esfortzu haundirik egin gabe ere.
>
> Estudiatu, baina, azterketa bezperetan baino ez dut egiten: ikasketa 
> "boluntario" bat liburuen gainean (edo liburuak gainean) egiten 
> dudana. Estudiatu aditza erabiltzea gustatzen zait, eta oker baldin 
> balego, jakin nahi nuke, nahiz eta seguraski erabiltzen jarraituko 
> dudan.
>
> Nola esan gaztelerako "estudiar" euskaraz? Niretzako "ikasi" zeozer 
> zabalagoa, irekiagoa da.
> josu.
> <ATT158294.txt>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago