[eibar] Ikasi eta estudiatu

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
As, Ots 3, 17:04:06, CET 2009


Zuzen nabil, beraz. Eskerrik asko.

Nere lagunak hiztegixan konsultau dau eta arrazoia eman beste erremedixorik
ez dau euki.

Josu, ikasle fiņa baiņa estudiante kaxkarra.




2009/2/3 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>

> Ikasi estudixau baiņo zabalagua da, ez dago dudarik. Baiņa "estudiar"
> "ikasi" be esango neuke.
> "Ikasten" jartzen badozu, jentiak "estudiando" aittuko dau.
> Estudiatzen jarri nahi badozu be...
> Hori bai, neretako estudixatzen da enpollatzen; hau da, liburu aurrian
> esamiņian bezperan.
> Zuk gura dozuna
> leire, estudiante ez, baiņa tunante bai
>
> 2009/2/3 Serafin Basauri <serafinb a bildua eibar.org>
>
> Josu Mendicute(e)k dio:
>>
>>  Aupa batzorde aholkulari linguistikoko lagunok,
>>> Facebook-en egoera "Estudiatzen" jarri dut eta iritsi zait lagun listo
>>> bat esaten ia nik euskara badakidan, ikasi esaten dela. Nik, baina, ikasi
>>> erabiltzen dut gaztelerako "aprender" esateko. Egunero ikasten ditut gauzak,
>>> askotan esfortzu haundirik egin gabe ere.
>>>
>>> Estudiatu, baina, azterketa bezperetan baino ez dut egiten: ikasketa
>>> "boluntario" bat liburuen gainean (edo liburuak gainean) egiten dudana.
>>> Estudiatu aditza erabiltzea gustatzen zait, eta oker baldin balego, jakin
>>> nahi nuke, nahiz eta seguraski erabiltzen jarraituko dudan.
>>>
>>> Nola esan gaztelerako "estudiar" euskaraz? Niretzako "ikasi" zeozer
>>> zabalagoa, irekiagoa da.
>>> josu.
>>>
>>>  Hiztegi Batuan:
>>
>>> *estudiatu*, estudia, estudiatzen. /du/ ad.
>>>
>> Serafin.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20090203/4053e98f/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago