[eibar] Ikasi eta estudiatu

Ramon Arizaga rarizaga a bildua lince.com
As, Ots 3, 17:01:45, CET 2009


            Orduan:  tunanteak 2 ixtudianteak 0
            Umetan neri behin arragueta kalian adineko gizon batek,
eskolante deitu zidan
 
Zuzen nabil, beraz. Eskerrik asko.

Nere lagunak hiztegixan konsultau dau eta arrazoia eman beste
erremedixorik ez dau euki.

Josu, ikasle fiņa baiņa estudiante kaxkarra.




2009/2/3 leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>
Ikasi estudixau baiņo zabalagua da, ez dago dudarik. Baiņa "estudiar"
"ikasi" be esango neuke. 
"Ikasten" jartzen badozu, jentiak "estudiando" aittuko dau.
Estudiatzen jarri nahi badozu be...
Hori bai, neretako estudixatzen da enpollatzen; hau da, liburu aurrian
esamiņian bezperan.
Zuk gura dozuna
leire, estudiante ez, baiņa tunante bai
2009/2/3 Serafin Basauri <serafinb a bildua eibar.org>
 
Josu Mendicute(e)k dio:
 
Aupa batzorde aholkulari linguistikoko lagunok,
Facebook-en egoera "Estudiatzen" jarri dut eta iritsi zait lagun listo
bat esaten ia nik euskara badakidan, ikasi esaten dela. Nik, baina,
ikasi erabiltzen dut gaztelerako "aprender" esateko. Egunero ikasten
ditut gauzak, askotan esfortzu haundirik egin gabe ere.

Estudiatu, baina, azterketa bezperetan baino ez dut egiten: ikasketa
"boluntario" bat liburuen gainean (edo liburuak gainean) egiten dudana.
Estudiatu aditza erabiltzea gustatzen zait, eta oker baldin balego,
jakin nahi nuke, nahiz eta seguraski erabiltzen jarraituko dudan.

Nola esan gaztelerako "estudiar" euskaraz? Niretzako "ikasi" zeozer
zabalagoa, irekiagoa da.
josu.
Hiztegi Batuan:
*estudiatu*, estudia, estudiatzen. /du/ ad.
Serafin.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20090203/291e195b/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago