[eibar] spam politikoa

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Or, Ots 6, 07:55:31, CET 2009


On Fri, Feb 6, 2009 at 6:57 AM, Luistxo Fernandez <luistxo a bildua eibar.org> wrote:
> eibar.org-era propaganda politikoa heldu da... Ez da lehena, eta beste
> batzuk etorriko direla ematen du. Jasotzaile zerrenda batean jarri
> gaituzte baimenik gabe. Azpian ohar hau dakar... ez dakit guztiz
> zuzena den. Legearen arabera baja emateko eskubidea dugula... hombre,
> nik uste dut alderantziz dela, legearen araberan ezertan eskatu gabe
> alta ez emateko eskubidea dudala...
>
> argibiderik bai?


Nik ere hori uste nuen, norberak baimen positiboa eta argia eman behar
duela. Hala ere, denuntzia eta abarretan hasi baino lehen, askoz
hobeto funtzionatzen du protesta eta eskandaluak.

Duela hilabete batzuk, horrelako mezu bat etorri zitzaidan. Baja
emateko telefonoz deitzeko aukera ematen zutenez, hartu eta deitu nien
eta azkenean eztabaidan demaseko bronka edukitzera iritsi ginen hango
jefa eta ni. Beraiek esaten zidaten nire eposta emateko, nik ezetz, ez
neukala zertan epostarik eman. Beraiek jaso behar zutela nire eskaera
positiboa, eta ez alderantziz.

Askotan spamerrek milaka pertsonen eposta helbideak dituzte, eta
norbaitek erantzuten badie, protesta egiten bada ere, badakite helbide
hori ona dela, eta VIP-en zerrendan sartzen zaituzte, orduan baino
spam gehiago bidaltzeko. Orduan, ez da komeni norberaren eposta
agerian ematerik.

Uste nuen bronka hark ez zuela ezertarako balioko eta alferrik pasatu
nuela une txarra. Baina handik aste batzuetara enpresa berdinetik
beste bidalketa bat egin zuten, oraingoan baimen positiboa eskatuz,
eta ordutik ez dut beraiengandik ezer jaso. Seguru beste jende askok
erantzun ziela nik bezala kabreatuta.

Izan ere, zer dago beraien borondatez izena eman duten 10 pertsonaren
audientzia baino hobea? Zutaz nazkatuta dauden 100.000 spam biktima
baino hobea seguru dela: http://tinyurl.com/cjzymc

Luistxo, nik Facebook, Twitter eta horrelakoetan aterako nituzke.
Kanpainan dabiltza eta damutuko zaie.

Gari



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago