[eibar] Trunboiñak

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Ast, Ots 12, 11:08:35, CET 2009


Oin dala berrogei urte, 1969xan, kartzelan sartu zittuen Jabier Zabaleta 
(Bastidan bizi dana, Aitor Zabaleta Madrillen labankadaz hil zebenan 
aitta), Iñaki Mallagarai zana eta beste eibartar batzuekin batera 
Trunboi bera.  Ha eguna gogoratuz (1969-02-14) Kartzelako "adiskide 
zaharrei" eta "bidian geldittuei" eskiñittako bertsua da.

Serafin

_1969-2009_

_ _

_ _

Agur andra ta gizon

adiskide zaharrak

Bastida Eibar edo

Mallabitarrak

bidian geldituak

hornitzen izarrak

pertsona on askuak

euskal herritarrak

beroien beharrak

daragiz negarrak

etsiaren harrak

birrinduz baztarrak

jo daigun guk aurrera

batuz indarrak

 

Eibar 2009-02-14    Trunboi






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago