[eibar] Trunboi (Garaziri)

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Ast, Ots 12, 11:20:54, CET 2009


Trunboin beste bat. Garazi Biteriri kartzelatik herrira bueltatzian 
egindako ondo-etorri agurra.

Serafin.

AGUR GARAZI TA AMAIUR !!

Askatu nahia dastatu zendun

aita ta amaren onduan

gainera gozo maite giroan

sarri askotan kantuan

pertsona libre zoriontsua

izan zintezen munduan

aurreko eza ta ukapena

zeukaten eta goguan

gero gaztetan hartu zenitun

gauza guztiok kontuan

gure herri hau menpeko zela

ikusiz garbi orduan

bere aldeko ekinagatik

jarri zintuzten zepuan

baina libreon ikur AMAIUR

hartuta zatoz gaurkuan

DOÑUA: MENDIAN GORA [haizea dator ifarraldetik…]

Eibar 2009-02-07






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago