[eibar] galdera bi Serafiņi

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Ost, Ots 18, 15:01:57, CET 2009


"Beroarena kendu", nire ustez, baserri mundutik dator: fabrika-usainik 
gabeko baserritarrek barra-barra erabiltzen dute gure inguruan 
behintzat.

Abere bat hiltzen denean, momentuan, 800 kilo pisa dezake, adibidez. 
Baina kanalean ireki eta hozten utziz gero, handik ordu batzuetara 
700era jaitsi liteke pisu hori.

Horren antzera, ehiztari batek badio: "Ehun uso bota nituen", "Horri 
beroarena kendu beharko zaiok, ezta?" erantzungo diote aldamenetik; ez 
zirela hainbeste izango, alegia.

X.

El 18/02/2009, a las 14:51, leire narbaiza arizmendi escribiķ:

>  Ez naiz Serafin baiņa lehenego galderiari erantsun neikixo. Ez da 
> kontrastatzia, esan ten jako personia exageraua danian, haren esanarui 
> "beruana kendu bihar jakola"; hau da, La Razonek badiņo Zapareon 
> kontrako manifestaziņuan millioi bat persona eguala, beruana kendu 
> bihar jako, seguru jente asko jaun zala, baiņa ez hainbeste.
>  Uste dot metalgintzatik datorrela. Metalak, normalian beruakin "hazi" 
> egiten dira, baiņa hozterakuan bere onera itzuli. Horretara, berotan 
> ezin da neurri doirik egin. Baiņa Oier, hau guztiau uste dot "Hiztegi 
> etnografikuan" badaguala.
>  Eta kromuak pegau NUN? Koleziņorik egitten zan, ala?
> leire
>
> 2009/2/18 oier gorosabel larraņaga <txikillana a bildua eibar.org>
>> Aupa Serafin, galderak zuretako diran arren zerrendara botatzen dot 
>> mezua, ia bestiok be zeozer komentau gura daben.
>>
>>  Zure mezu baten irakorri neban lehelengotz "beruana kendu" 
>> espresiņua, ordurarte ezezaguna neretako. Espresiņo horren esanguria 
>> aitzen dotela uste dot (autu bati garrantzixa kendu, edo hobeto 
>> esanda, ez oso-osuan siņistu harik eta kontrastau arte) baiņa 
>> kuriosidadia dakat bere jatorri etimologikuakin. ŋNundik dator 
>> espresiņuori? ŋTallar munduko ezer ete da, burdin beruan 
>> dilataziņo-kontrakziņo prozesuakin zerikusixa dakana, edo?
>>
>>  Beste galderia: ŋzure umetzaruan zerekin pegatzen ziran kromuak? 
>> ŋurun-engruduakin?
>>
>>  Parlamenturako, badakizu.
>>
>>  O.
>>
>>  _______________________________________________
>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> <ATT155724.txt>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago