[eibar] galdera bi Serafiñi

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Ost, Ots 18, 17:02:11, CET 2009


oier gorosabel larrañaga(e)k dio:
> Zure mezu baten irakorri neban lehelengotz "beruana kendu" espresiñua, 
> ordurarte ezezaguna neretako. Espresiño horren esanguria aitzen dotela 
> uste dot (autu bati garrantzixa kendu, edo hobeto esanda, ez oso-osuan 
> siñistu harik eta kontrastau arte) baiña kuriosidadia dakat bere 
> jatorri etimologikuakin. ¿Nundik dator espresiñuori? ¿Tallar munduko 
> ezer ete da, burdin beruan dilataziño-kontrakziño prozesuakin 
> zerikusixa dakana, edo?
Xabier Mendigurenek errezoia dauka, Basarri mundutik dator. Hamen San 
Toribiok zer diñuan gure sareko hiztegixan daguan moduan:
Beruana kendu. esap. (TE). Restar lo exagerado (fig.); restar las 
vísceras a la res, para pesarla. / Beruan esaten danari berokerixia 
kendu. Berez, hiltegixan animalixia hil ondoren pixatzerakuan barruak 
kentzia esan gura dau. / "Loc. verbal de la terminología de los 
cortadores. Restarle lo que tiene o pueda tener de exageración una cosa, 
como el cortador que en tratos con el dueño de la res resta el 
coeficiente de la res en caliente" (TE, 249). // Harek esaten dabenari, 
beruana kendu bihar jako beti.
> Beste galderia: ¿zure umetzaruan zerekin pegatzen ziran kromuak? 
> ¿urun-engruduakin?
Urun-engruduakin

Serafin






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago