[eibar] Gerra "zibilak" = Gerra "karlistak"

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Ost, Ots 25, 23:45:38, CET 2009


    Inoiz aittatu neban Gerra "karlistak" XIX. mendean zerabixen izena "gerra zibilak" zala. Orduantxe horrelaxe izendatzen ziran.

    Oin dala pare bat hile gerra horrek ikertzen zebilen ikerlari-irakasle? bati kontu horren gainean preguntau netsan, eta esan estan baietz, horrelaxe zala, nik niņuan moduan jasotzen zala XIX. mendeko bibliografixan.

    Pasatako astian ikerlari berakin egin neban topo eta niregana etorri jatan, topatu zebala noiz eta nola aldatu zetsen izena: izena aldatu egin jaken 36-39ko gerra "zibilaren" ostian. Gerra horren ostian hori zan "LA guerra civil", ez "la cuarta guerra civil". Aurrekuak espezialistentzako edo izan ezik ez ziran esistitzen, eta 40-50 urtetan ostera be gai horren gainean idazten hasi ziranian, izena aldatu eta oin danok darabilgun izen barrixa ipini zetsen. Ikerlari horrek topatu zeban izenan aldaketia zurituz, azalduz, orduko historia-idazle batek idatzitakua.

    Trebi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20090225/21dc57d8/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago