[eibar] Gerra "zibilak" = Gerra "karlistak"

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ast, Ots 26, 00:20:23, CET 2009


Datu zehatzagorik,  bibliografia edo?

Dena den, baliteke gaur egun "guerra civil espaņola" bezala ezagutzen
dena, hau da 1936-39koa, denborarekin "alzamiento militar de  1936",
"golpe militar de 1936" edo horrelako batekin izendatu daitekeela.
Izan ere, jende askok horrela egiten du ;-)

eneko

2009/2/25 Imanol Trebiņo <trebi.arte a bildua euskalnet.net>:
>     Inoiz aittatu neban Gerra "karlistak" XIX. mendean zerabixen izena
> "gerra zibilak" zala. Orduantxe horrelaxe izendatzen ziran.
>
>     Oin dala pare bat hile gerra horrek ikertzen zebilen ikerlari-irakasle?
> bati kontu horren gainean preguntau netsan, eta esan estan baietz, horrelaxe
> zala, nik niņuan moduan jasotzen zala XIX. mendeko bibliografixan.
>
>     Pasatako astian ikerlari berakin egin neban topo eta niregana etorri
> jatan, topatu zebala noiz eta nola aldatu zetsen izena: izena aldatu egin
> jaken 36-39ko gerra "zibilaren" ostian. Gerra horren ostian hori zan "LA
> guerra civil", ez "la cuarta guerra civil". Aurrekuak espezialistentzako edo
> izan ezik ez ziran esistitzen, eta 40-50 urtetan ostera be gai horren
> gainean idazten hasi ziranian, izena aldatu eta oin danok darabilgun izen
> barrixa ipini zetsen. Ikerlari horrek topatu zeban izenan aldaketia zurituz,
> azalduz, orduko historia-idazle batek idatzitakua.
>
>     Trebi.



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago