[eibar] Sustatu berdetua, zuzeneko emanaldiekin

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ast, Ots 26, 16:01:25, CET 2009


Eibarko enpresa honek (CodeSyntax) Villarriba inguruetako aliatuekin
(Goiena Komunikazio Zerbitzuak) batera duen proiektuak, Sustatuk,
itxura aldatu du: http://sustatu.com
http://sustatu.com/1235621251

berdetuta, eta irudiz eta bideoz oparoago hornitua

berrikuntza editorialen artean, Zuzeneko Emanaldiak.
http://sustatu.com/gaia/Zuzenean

Bat egin genuen probetakoa, prentsaurreko batean,
eta hurrengo biak programatuta daude,
bata hauteskunde gauerako, domekan, 20.00etatik aurrera
http://sustatu.com/1235577060

eta hurrengoa, eguastenean, 21.00etatik aurrera Athletic-Sevilla
Kopako finalerdia

zuzeneko emanaldia zera da, mezu laburren bidezko "errentransmisioa"
edo liveblogging egitea, blogintza bizia edo blogintza zuzena, ez
bakarrik Sustaturen izenean, baizik eta partaidetza multiplearekin

hurbildu Sustatura ordu horietan, martxoak 1, 20.00etatik aurrera, edo
martxoak 4, 21.00etatik aurrera, eta ea ze inpresio egiten dizuen:
parte hartzera ere gonbidatuta zaudete.

Luistxo



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago