[eibar] Er: Elgetako txoko hori

oier gorosabel larrañaga txikillana a bildua eibar.org
Ast, Ots 26, 17:10:09, CET 2009


Imanoltxuk:
     Badago Elgeta aldian toki bat gerra garaiko kobazulo moduko bat 
dakana eta aldamenian-edo putzu bat. Jakin gura dot:
     - tokian izena
     - nola jun neike

Oierrek:
Etxuat ezagutzen halako ezaugarridun lekurik, baiña ez diñot ez danik 
egongo.

Imanoltxuk:
     - Elgeta aldian ze toki dago gerra garaiko aztarna nabarmenik 
dakana? erraz ikustekua diñot, tonto batek be ikusteko. Intxorta 
mendietako tontorrak ezaunak izan leikez, baina ikusi-ikusi, nire ustez 
ez da ezer ikusten.

Oierrek:
Agiñagako bunkerren modukuak nahi badittuk, etxaozak. Sektore horretako 
posiziñuak trintxeretan egin zittuan, eta gaur egunian lurrakin 
bardinduta ez badagoz, sasixakin kamuflauta jagozak. Halan be, ondo 
distingitzeko morokuak:
- Intxortako 3 tontorretan, trintxerak.
- Asentzioko kruzeko monumentuan atzeko sasixetan, trintxera linea 
nabarmena eta Beldarrain komandantian aginte-postua (socavoi haundi 
haundixa, trintxera amaieran).
- Intxortako tontorretatik behera, "La Belga" ametralladora postu 
famosua, "U" formakua, Ubera auzora begira.

Imanoltxuk:
     - Inguruan beste halako tokirik? Akondiaz gain.

Oierrek:
Markiña inguruan bunker ugari dagoz: Agiñaga, Zapola, Igotz, Montemar, 
Iparragirre... Eta Itxoiño mendixa (Milloittik oiñaz 20 minuto) goittik 
behera fortifikauta jagok, trintxera/haitzulo/tiradore postu sare 
laberintiko batekin.

O.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago