[eibar] Bertsuak

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Or, Maiatza 22, 09:39:29, CEST 2009


Afaittan kantatzeko, Trunboin bertsuak Arrate-Balliari.  Bizi-bizixak. 
"Bizkaiko aberatsak" doņuan.
Serafin

_ARRATEBALLE  R.I.P._

I
Arrateballek badau
izana beria
goitik behera albora
etxe illeria
oin gura detse egin
kriston aberia
ta guk jo nahi genduke
protesta geuria
bertsotan egiteko
hartuaz eria

II
Lezeta, Mendigoitxi
eta Sumendixak
Untzeta, Arizmendi
Arekitxa bixak
orain artian dira
izan basarrixak
aurki hasiko dira
hor be komedixak
soluak ziranetan
nagusi sasixak

III
Abeletxe, Barrundi
Iņarre ta Narru
desagertze bidian
urte gutxi barru
zementuz beteko da
zelai ta esparru
ortuan faltako da
aza edo porru
tristurian gaiņetik
sortzen dau amorru

IV
Makakorrorik ezta
entzungo kortetan
kotxe zaratia bai
basarri atetan
goizian goiz jaikitta
ekin, baiņa zetan
txakurrik be ez dago
aurreko kasetan
ointxe bai doiazela
danak oporretan __

V
Bromia ez da gero
egin nahi dabena
Azitaindik Maltzara
harrizko andena
basarrixak hor dira
hara ba!! ze pena!!
progreso izenian
egiten da dena!!
entzuten da doiala
hara Astelehena

VI
Baztarrak harrotuta
gero baimen eske
legiak dira hemen
batzuentzat merke
zenbaittek errezegi
gehixenentzat neke
aintarixekin batzuk
tratu ona dake
jakin bihar litzake
baiņa, zeren truke

VII
Hamaikakua bata
hamahiru bestiak
torre bi jasotzeko
dabiz hor ustiak
lana eingo ei dabe
zahar eta gaztiak
zer emoten dau goitik
beheia ikustiak
eta hor daren danak
bendian eustiak

VIII
Iņona entzun barik
hor doiaz aurrera
matxarikua ez zan
makala aukera
azpiegitura ta
orubia bera
hasi besterik ez zan
ein bihar gaiņera
barrin barriz hastia
zergaitik ete da?
__
IX
Agur pauso bidia
antxiņa  ebagixa
berez lotzen dabena
etxe ta elixa
andabide deritxo
sakratua ixa
baiņa oin bihar dabe
gauzia barrixa
dirua dabelako
jaungoiko nausixa

DOŅUA: Bizkaiko aberatsak
Trunboi 2009/06/21.





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago