[eibar] Kale izen aldaketak

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 27, 16:42:01, CEST 2009


Neu be bat nator
Eta San Cristobal? Atzera be tradiziņo kristauakin bueltaka!!!!
leire

Josu Mendicute<josumendicute a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2009
maiatza 27 12:52):

> Goitik behera ados...
>
> Dosdemayoren asuntuaz... abizen bereko kale pila egotea herri berean, ez da
> praktikoa. Julian, Toribio, Polonia, Blas... Etxeberria dira guztiak.
> Jendeak nahastatu egiten ditu. Aitak erdi-txantxetan esaten zuen,
> horretarako, "Etxeberriatarren kalea" jartzea kale bati, eta kitto.
>
> Akordatzen naiz txikitan, Dosdemayo (Toribio Etxeberria) kalera enkargu bat
> bidaltzeko... ez amak ez dendariak ez zekiten Toribio edo Julian ote zen. Ez
> dakit zer jarri zuten, parentesi artean Dos de Mayo jarriko zuten, agian...
>
> josu.
>
>
>
> Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2009 maiatza 27
> 10:52):
>
>> Plenoak onartu du Paziano Arosa kaleari bere izen zaharra itzultzea:
>>
>> San Cristobal.
>>
>> Astakeria bat iruditzen zait, alde guztietatik:
>>
>> - Egin den moduagatik. Herritarrek gaia planteatu, botazio
>> asanblearioa eta aurrera! Herritarren parte-hartzearen alde nago,
>> inplikatuta gainera, baina hau ez da modua.
>>
>> - Irizpide faltagatik. Zergatik da San Cristobal, Paziano Arosa baino
>> garrantzitsuagoa? Zein irizpide?
>>
>> - Arrazoi praktikoengatik. Zein kristo aklaratuko da orain? Are
>> gehiago entzun dudanean Paziano Arosa izena beste kale edo plaza bati
>> eman behar diotela. ?? imajinatzen duzue hemendi bi urtera postaria?
>> "Zein Paziano Arosa kalea? zaharra ala berria?"
>>
>> Arrazoi praktikoei joaz:
>>
>> Izenak aldatzearen kontu hau oso gai delikatua da.  1900 urtean agian
>> ez zegoen kale izendegi askorik. Udalarena akaso. Aldaketa egitea
>> gauza azkarra zen: di-da.
>>
>> Gaur egungo gizarteak aldiz informazioaren zabalkunde azkarra dakar,
>> eta hori bi aldeak ditu. Batetik aldaketak erraz zabaltzen dira, eta
>> bestetik milaka kopia "oker" ditugu hor zehar zabalduta. Besteak beste
>> Udalak, Aldundiak, Jaurlaritzak, Mankomunitateak, Espainiako
>> Gobernuak, Ministeritzak, ogasunak, bankuek, aurrezki kutxek,
>> Coca-cola banatzaileek, Fagorren zerbitzu teknikoek, GPSek eta milaka
>> datubase daude munduan, eta ia denetan jartzen du Paziano Arosa.
>>
>> Bestalde, noiz aldatuko dut nire datubasea/enpresa
>> txartela/furgonetako errotulazioa? Bada, batetik komeni zaidanean eta
>> bestetik, ahalik eta beranduen, ikusten dudanean kalearen izen berria
>> zabaldu dela jendearen ezagutzan. Horrek oraindik gehiago atzeratuko
>> du izen berrien erabilpena.
>>
>> Gaur egun oraindik jendeak Dos de Mayo eta Generalisimo esaten ditu,
>> eta ez daki Julian Etxeberria eta Toribio Etxeberria desberdintzen
>> ere, izenak aldatu eta 30 urte ondoren. Eroski barruan, Plaza Barriako
>> dendari "Martires" esaten diote barren!
>>
>> Eta horri gehitu kale berri bati izen bera jartzearen ideia "zoragarria".
>>
>> Bai, tontakeria bat da. Eguneroko katastrofe txikiak. Egunero bi edo
>> hiru banatzaile kale, etxe zenbaki eta pertsona baten bila. GPSei
>> jarraituz kamioizaleak sartuko dira okerreko kalean hurrengo 10
>> urteetan. Nori axola zaio hori?
>>
>> Gari
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20090527/c140eadd/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago