[eibar] Kale izen aldaketak

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ost, Maiatza 27, 19:03:22, CEST 2009


Nahiko txapuza izan dala dirudi. Arrazoia du Garik.

> Eta San Cristobal? Atzera be tradiziņo kristauakin bueltaka!!!!

Horixe pentsatu dut. Bozketak ikusi eta XXI mendean PSOE eta Ezker
Batua, non eta Eibarren, kaleari santuaren izena ipintzearen alde eta
beste alderdi guztiak (Aralar, EAJ, EA eta PP)  kontra.  Harrapazan!

Imanoltxuren erlijioa edo elizaren influentziaren inguruko
ikerketarako beste bat gehiago :-)

Galdera:
Ez dago oso argi nor zen Sancristobal (erraldoia, mitoa ala santua),
baina zerrendako inork daki nor zen Paziano Arosa?

eskerrik asko.

eneko



> leire
>
> Josu Mendicute<josumendicute a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2009
> maiatza 27 12:52):
>>
>> Goitik behera ados...
>>
>> Dosdemayoren asuntuaz... abizen bereko kale pila egotea herri berean, ez
>> da praktikoa. Julian, Toribio, Polonia, Blas... Etxeberria dira guztiak.
>> Jendeak nahastatu egiten ditu. Aitak erdi-txantxetan esaten zuen,
>> horretarako, "Etxeberriatarren kalea" jartzea kale bati, eta kitto.
>>
>> Akordatzen naiz txikitan, Dosdemayo (Toribio Etxeberria) kalera enkargu
>> bat bidaltzeko... ez amak ez dendariak ez zekiten Toribio edo Julian ote
>> zen. Ez dakit zer jarri zuten, parentesi artean Dos de Mayo jarriko zuten,
>> agian...
>>
>> josu.
>>
>>
>>
>> Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2009 maiatza 27
>> 10:52):
>>>
>>> Plenoak onartu du Paziano Arosa kaleari bere izen zaharra itzultzea:
>>> San Cristobal.
>>>
>>> Astakeria bat iruditzen zait, alde guztietatik:
>>>
>>> - Egin den moduagatik. Herritarrek gaia planteatu, botazio
>>> asanblearioa eta aurrera! Herritarren parte-hartzearen alde nago,
>>> inplikatuta gainera, baina hau ez da modua.
>>>
>>> - Irizpide faltagatik. Zergatik da San Cristobal, Paziano Arosa baino
>>> garrantzitsuagoa? Zein irizpide?
>>>
>>> - Arrazoi praktikoengatik. Zein kristo aklaratuko da orain? Are
>>> gehiago entzun dudanean Paziano Arosa izena beste kale edo plaza bati
>>> eman behar diotela. ?? imajinatzen duzue hemendi bi urtera postaria?
>>> "Zein Paziano Arosa kalea? zaharra ala berria?"
>>>
>>> Arrazoi praktikoei joaz:
>>>
>>> Izenak aldatzearen kontu hau oso gai delikatua da.  1900 urtean agian
>>> ez zegoen kale izendegi askorik. Udalarena akaso. Aldaketa egitea
>>> gauza azkarra zen: di-da.
>>>
>>> Gaur egungo gizarteak aldiz informazioaren zabalkunde azkarra dakar,
>>> eta hori bi aldeak ditu. Batetik aldaketak erraz zabaltzen dira, eta
>>> bestetik milaka kopia "oker" ditugu hor zehar zabalduta. Besteak beste
>>> Udalak, Aldundiak, Jaurlaritzak, Mankomunitateak, Espainiako
>>> Gobernuak, Ministeritzak, ogasunak, bankuek, aurrezki kutxek,
>>> Coca-cola banatzaileek, Fagorren zerbitzu teknikoek, GPSek eta milaka
>>> datubase daude munduan, eta ia denetan jartzen du Paziano Arosa.
>>>
>>> Bestalde, noiz aldatuko dut nire datubasea/enpresa
>>> txartela/furgonetako errotulazioa? Bada, batetik komeni zaidanean eta
>>> bestetik, ahalik eta beranduen, ikusten dudanean kalearen izen berria
>>> zabaldu dela jendearen ezagutzan. Horrek oraindik gehiago atzeratuko
>>> du izen berrien erabilpena.
>>>
>>> Gaur egun oraindik jendeak Dos de Mayo eta Generalisimo esaten ditu,
>>> eta ez daki Julian Etxeberria eta Toribio Etxeberria desberdintzen
>>> ere, izenak aldatu eta 30 urte ondoren. Eroski barruan, Plaza Barriako
>>> dendari "Martires" esaten diote barren!
>>>
>>> Eta horri gehitu kale berri bati izen bera jartzearen ideia "zoragarria".
>>>
>>> Bai, tontakeria bat da. Eguneroko katastrofe txikiak. Egunero bi edo
>>> hiru banatzaile kale, etxe zenbaki eta pertsona baten bila. GPSei
>>> jarraituz kamioizaleak sartuko dira okerreko kalean hurrengo 10
>>> urteetan. Nori axola zaio hori?
>>>
>>> Gari
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago