[eibar] Kale izen aldaketak

Elena Laka elaka a bildua abokatuak.info
Ast, Maiatza 28, 09:26:42, CEST 2009


Enekok:


> Nahiko txapuza izan dala dirudi. Arrazoia du Garik.

Txapuza bat baino gehiago egin dute gai honetan. Nik Toyosi entzun nion 
irratian bozketa bat egingo zutela kaleko bizilagunen artean izena bat ala 
bestea izan erabakitzeko.
Bozketan kuriosoena iruditu zitzaidana: etxe bakoitzeko, botu bat.

Ikasi genuen sufragio unibertsala XX. mendeko konkista zela, sufragio 
murriztaileen aldean. Ba etorri zen Eibarko Udala XXI.ean, eta printzipioa 
hankaz gora ipinita, etxe bakoitzeko botu bat baino ez zuen laga.

Ez zuten argitu etxe berean batzuk S.C eta beste batzuk P.A nahi bazuten zer 
gertatuko ote zen.  Zeinek erabaki botua, famili buruak?

Elena 




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago