[eibar] Alakrana

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Al, Urr 5, 11:59:30, CEST 2009


Alakrana barkuaren inguruan, zer esanik ez, elkartasuna arrantzale eta
familiekin, zer esanik ez.

Baina,

Chacon ministrak dio "No se puede poner un militar en cada negocio en
zona peligrosa"
http://www.elmundo.es/elmundo/2009/10/05/espana/1254731253.html

Nik ere hori pentsatzen dut.

Gure inguruko itsaso guztiak arrain gabe utzi ditugu. Orain, munduaren
beste puntara goaz hango arraina harrapatzera. Hori bai, "ur
internazionaletan". ( Desberdinak ote dira Somaliako kostan eta ur
internazionaletan ari diren hegaluzeak? )

Bestalde, munduko beste punta hartan egoera ez da gurean bezain
egonkorra: gosea, gobernu diruzale, injustizia sozial izugarriak eta
piratak. Horrek eragiten du egoera ez izatea hemengoa, hitz batean
esateko: arriskutsua.  Eta soldaduak bidali behar dira han jendea
babesteko?

Orain demagun Fagor Arrasate ari dela makina handi bat Irakeko enpresa
bati saldu nahian. Lehenengo komertzialak doaz Irakera, gero
zuzendariak, gero teknikariak, gero montadoreak... Fagorreko jende
pila han lanean. Ejerzitoa bidaliko dute haiek denak zaintzera?

Ez dut uste Somaliako egoera arrantzan egitera joateko modukoa denik.

Gari



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago