[eibar] Eibarko Klub Deportiboa tabernaren arduradun bila

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Or, Urr 9, 13:04:45, CEST 2009


(spam pixkat Arrateko Amaren baimenarekin)

Eibarko Klub Deportiboa bere Toribio Etxeberria, 16-ko egoitzan dagoen
tabernaz arduratzeko jende bila dabil oraingo arduraduna uztera
doalako.

Horrela ba, tabernaren ardura hartu nahi duen edonork idatzizko
proposamena prestatu beharko du eta Deporrera bidali. Horretarako
gurekin harremanetan jar daiteke info a bildua deporeibar.com e-posta helbidean
edo Deporreko bulegoetara hurbilduz, ostegun edo ostiraletan
18:30tatik 20:00tara.


Mikel Larreategi
Eibarko Klub Deportiboa



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago