[eibar] "Ragga-ragga dator gaua" Paddy Rekalde-rena

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Al, Urr 12, 21:06:42, CEST 2009


    Gogua nakan Paddy Rekalderen zeozer leitzeko, atentziņua deitzen zestan gizon horrek. "Ragga-ragga dator gaua" nobela hori nobela beltzan generuan sartu eban komentario bat letu nebanian -segitzen dot genero horretan euskaraz zer dagoen kuxkuseatzen- neure artian erabaki neban momentua zala eleberri hori nereganatzeko.

    Nobela motz samarra da, 143 orrialde, Susak 2006xan atarata. Azkar leitzen da, neuk hiru egunetako asteburu luze honetan eta beste pare bat egunetan hasi eta bukatu egin dot. Batuaz dago idatzita baina bizkaierazko ikutu mordotxorekin, egilea Deustukua ei da eta akziņua Bilbo Handi horretan gertatzen da gehixenbat, alde horretatik nik eskertu egitten dot.

    Ostian, kontatzen dana..., erdialderako kontakizuna noraezean zebilela emoten zestan, badoia, badator, baina, tira, gustora segitzen zan aurrera eta amaierara heldu eta bukaera aproposa emon, espero zeikiana, beharbada sorpresa gitxikua. Gustau jatan? Bai. Merezi daben? bai. Gehixago espero nebala? ba bai, baina, dana dala, ondo.

    i.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091012/5d5f38aa/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago