[eibar] deskatalogatuak

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
As, Urr 13, 13:53:13, CEST 2009


Normalean, liburu baten edizioa agortzen denean bi gauza egin litezke: 
berrargitaratu (eta 2., 3. eta hainbatgarren edizioak izaten segi), edo 
beste edizio berririk ez atera; kasu honetan, liburua "deskatalogatuta" 
geratzen da. Guztiz normala da munduko hizkuntza guztietan.

Beste batzuetan, edizio zaharra agortu ez arren, urtetan hutsaren 
hurrena saltzen bada, argitaletxeak erabaki dezake "deskatalogatzea": 
dendaren batzuetan geldituko dira ale apurren batzuk, baina biltegian 
zeudenak paper-ontzietara botako dira. Azken hau gutxi egiten da euskal 
liburuekin, baina merkatu handietan oso normala da.

Deskatolaturik gelditu den liburua alferrik eskatuko duzu denda batean: 
2. eskuko dendetan, Emauseko traperoetan eta abar topatu ditzakezu, 
baina titulu jakin baten bila ibiliz gero, hor ere alferrik. Badira 
Internet bidezko zerbitzu onak hala ere.

Argibide gehiago behar baduzu, zure esanetara.

X.

El 13/10/2009, a las 13:27, leire narbaiza arizmendi escribió:

>  Aupa!
>  Zerrenda orojakille honek jakingo dabela uste dot, nik wipipedian, 
> hiztegixetan begiratu dot eta ez dot ezer topatu.
>  Zer da liburu deskatalogatua? (ez dau balio esatia katalogotik kanpo 
> daguana!). Zergaittik deskatalogatzen dira liburuak? Behin 
> deskatalogau eta gero, jirau leikez?
>  Mila esker
>  leire
> <ATT792654.txt>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago