[eibar] deskatalogatuak

Imanol Trebiño trebi.arte a bildua euskalnet.net
Ost, Urr 14, 00:25:34, CEST 2009


Badago lortzeko beste modu bat: oso titulu arraroa ez bada biblioteken 
bittartez errez lortu leike, eta gero fotokopiatu. Beharren arabera 
konponbide ona izan leike, baina hori gure señoritak jakin behar.

    it

----- Original Message ----- 
From: "Xabier Mendiguren" <xmendiguren a bildua elkar.com>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, October 13, 2009 1:53 PM
Subject: Re: [eibar] deskatalogatuak


Normalean, liburu baten edizioa agortzen denean bi gauza egin litezke:
berrargitaratu (eta 2., 3. eta hainbatgarren edizioak izaten segi), edo
beste edizio berririk ez atera; kasu honetan, liburua "deskatalogatuta"
geratzen da. Guztiz normala da munduko hizkuntza guztietan.

Beste batzuetan, edizio zaharra agortu ez arren, urtetan hutsaren
hurrena saltzen bada, argitaletxeak erabaki dezake "deskatalogatzea":
dendaren batzuetan geldituko dira ale apurren batzuk, baina biltegian
zeudenak paper-ontzietara botako dira. Azken hau gutxi egiten da euskal
liburuekin, baina merkatu handietan oso normala da.

Deskatolaturik gelditu den liburua alferrik eskatuko duzu denda batean:
2. eskuko dendetan, Emauseko traperoetan eta abar topatu ditzakezu,
baina titulu jakin baten bila ibiliz gero, hor ere alferrik. Badira
Internet bidezko zerbitzu onak hala ere.

Argibide gehiago behar baduzu, zure esanetara.

X.

El 13/10/2009, a las 13:27, leire narbaiza arizmendi escribió:

>  Aupa!
>  Zerrenda orojakille honek jakingo dabela uste dot, nik wipipedian, 
> hiztegixetan begiratu dot eta ez dot ezer topatu.
>  Zer da liburu deskatalogatua? (ez dau balio esatia katalogotik kanpo 
> daguana!). Zergaittik deskatalogatzen dira liburuak? Behin deskatalogau 
> eta gero, jirau leikez?
>  Mila esker
>  leire
> <ATT792654.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago