[eibar] deskatalogatuak

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ost, Urr 21, 21:22:30, CEST 2009


Milla esker, ederrok!
Ez, kuriosidadia baiño ez nekan, askotan ikusten dodanez hori berbiori,
billau baiña topau ez dodanez...hona
Iñoiz ez destazue kale egitten!
leire

Imanol Trebiño<trebi.arte a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
urrren 14a 00:25):

>
> Badago lortzeko beste modu bat: oso titulu arraroa ez bada biblioteken
> bittartez errez lortu leike, eta gero fotokopiatu. Beharren arabera
> konponbide ona izan leike, baina hori gure señoritak jakin behar.
>
>   it
>
> ----- Original Message ----- From: "Xabier Mendiguren" <
> xmendiguren a bildua elkar.com>
> To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, October 13, 2009 1:53 PM
> Subject: Re: [eibar] deskatalogatuak
>
>
>
> Normalean, liburu baten edizioa agortzen denean bi gauza egin litezke:
> berrargitaratu (eta 2., 3. eta hainbatgarren edizioak izaten segi), edo
> beste edizio berririk ez atera; kasu honetan, liburua "deskatalogatuta"
> geratzen da. Guztiz normala da munduko hizkuntza guztietan.
>
> Beste batzuetan, edizio zaharra agortu ez arren, urtetan hutsaren
> hurrena saltzen bada, argitaletxeak erabaki dezake "deskatalogatzea":
> dendaren batzuetan geldituko dira ale apurren batzuk, baina biltegian
> zeudenak paper-ontzietara botako dira. Azken hau gutxi egiten da euskal
> liburuekin, baina merkatu handietan oso normala da.
>
> Deskatolaturik gelditu den liburua alferrik eskatuko duzu denda batean:
> 2. eskuko dendetan, Emauseko traperoetan eta abar topatu ditzakezu,
> baina titulu jakin baten bila ibiliz gero, hor ere alferrik. Badira
> Internet bidezko zerbitzu onak hala ere.
>
> Argibide gehiago behar baduzu, zure esanetara.
>
> X.
>
> El 13/10/2009, a las 13:27, leire narbaiza arizmendi escribió:
>
>   Aupa!
>>  Zerrenda orojakille honek jakingo dabela uste dot, nik wipipedian,
>> hiztegixetan begiratu dot eta ez dot ezer topatu.
>>  Zer da liburu deskatalogatua? (ez dau balio esatia katalogotik kanpo
>> daguana!). Zergaittik deskatalogatzen dira liburuak? Behin deskatalogau eta
>> gero, jirau leikez?
>>  Mila esker
>>  leire
>> <ATT792654.txt>
>>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091021/351b5a53/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago