[eibar] San Mames berriko erabilera publikoa

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Ast, Urr 22, 00:09:23, CEST 2009


    Azken aldian bada eztabaida adituezin horretako bat. San Mames berriko finantziazioan psoek diņo ez dabela dirurik jarriko erabilera publikorik ez badaka.  Ez dago aditzerik, zer pentsatzen dabe? ez dala musika kontzerturik egongo? psoek ezin izango dabela mitinik emon gura izanez gero?? Ez daka ez hankarik ez bururik. Horrek erabilerok lehenago egin dira problema barikan eta egingo dira.

    Non dago, horretara, eztabaidan muina aitatzen ez dana? Zer izan leike "erabilera publiko bat", fotbal zelai batean, Atletixari eta EAJari aparteko grazia egiten ez detsena baina psoek begiz jota dakana nahiz eta aitatzen gaitza izan?? Bakarra bururatzen jata: Espainiako selekziņuan partiduak jokatu ahal izatia Atletixan eta Bilboko udalan eta Bizkaiko Diputaziņuan oneritzia jaso behar izan barikan. Esango ete dau azkenian psoeak garbi "Espainiako selekziņoak San Mames berrixan jokatzen badau Eusko Jaurlaritzan dirua egongo da estadixoa egitteko baina ez badau jokatzen ez da dirurik egongo"??

    i
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091022/79b14f8f/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago