[eibar] San Mames berriko erabilera publikoa

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Ast, Urr 22, 07:04:10, CEST 2009


Imanoltxu, nahiko konspiranoiko ikusten zaitut.

Zuk esaten dozu erabilera horiek egin direla lehenago, baina ez da
egia. Oso oso gutxitan egin ahal izan dira kontzertuak edo beste modu
bateko ekitaldiak.

Kontua da beti preferentzia izan duela futbolak, eta primerakoak
gainera (ez jubenilak, ez neskak...). Kontzertuak egin ahal izateko
txiripa asko gertatu behar dira, adibidez hurrengo hilabetean
partidurik ez egotea (zelaia ez izurratzeko), edo obrarik ez egotea
aurreikusita eta abar.

Alde horretatik, Jaurlaritzak jartzen duen kondizio hori niri egokia
iruditzen zait, baina nahiago nuke diru publikorik horra ez
bideratzea.

Gari


2009/10/22 Imanol Trebiņo <trebi.arte a bildua euskalnet.net>:
>     Azken aldian bada eztabaida adituezin horretako bat. San Mames berriko
> finantziazioan psoek diņo ez dabela dirurik jarriko erabilera publikorik ez
> badaka.  Ez dago aditzerik, zer pentsatzen dabe? ez dala musika kontzerturik
> egongo? psoek ezin izango dabela mitinik emon gura izanez gero?? Ez daka ez
> hankarik ez bururik. Horrek erabilerok lehenago egin dira problema barikan
> eta egingo dira.
>
>     Non dago, horretara, eztabaidan muina aitatzen ez dana? Zer izan leike
> "erabilera publiko bat", fotbal zelai batean, Atletixari eta EAJari aparteko
> grazia egiten ez detsena baina psoek begiz jota dakana nahiz eta aitatzen
> gaitza izan?? Bakarra bururatzen jata: Espainiako selekziņuan partiduak
> jokatu ahal izatia Atletixan eta Bilboko udalan eta Bizkaiko Diputaziņuan
> oneritzia jaso behar izan barikan. Esango ete dau azkenian psoeak garbi
> "Espainiako selekziņoak San Mames berrixan jokatzen badau Eusko Jaurlaritzan
> dirua egongo da estadixoa egitteko baina ez badau jokatzen ez da dirurik
> egongo"??
>
>     i
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago