[eibar] San Mames berriko erabilera publikoa

Eneko Astigarraga eastigarraga a bildua codesyntax.com
Ast, Urr 22, 08:39:34, CEST 2009


2009/10/22 Gari Araolaza <gari a bildua eibar.org>:

> egia. Oso oso gutxitan egin ahal izan dira kontzertuak edo beste modu
> bateko ekitaldiak.

Esango nuke San Mamesen, Ipuruan (estadio publikoa), Anotean (estadio
publikoa) edo Mendizorrotzan (estadio publikoa) baino gehiago eman
direla

> partidurik ez egotea (zelaia ez izurratzeko), edo obrarik ez egotea
> aurreikusita eta abar.

Gutxienez inexaktoa da da hau, duela oso hilabete gutxik, uztailak
26an Bruce Springsteen-ek jo Sanmamesen, eta 4 EGUNETARA, uztailak
30ean, jokatu behar zuen Athletic-ek.
http://www.soitu.es/soitu/2009/07/27/info/1248711917_285509.html
Kontzieto hori erakunde publikoak: Bilbaoko Udalak eta Bizkaiko Foru
Aldundiak antolatutakoa zen.


> Alde horretatik, Jaurlaritzak jartzen duen kondizio hori niri egokia
> iruditzen zait, baina nahiago nuke diru publikorik horra ez
> bideratzea.

Beharbada arrazoia, ni ez nago oso konbentzitua.
Athletic-ek badu futbol estadioa, propioa, berea, eta total izorra
daitezela bilbotar guztiak, batez ere autopistako irteeran bizi
direnak,  EHU eta teknologikoa, eta bestelakoak :-)
Eta betiko eztabaida: izan dezatela diru publikoarekin egindako
estadioak Eibar, Donostia,  edo Gazteiz, baina ez Bilbo.
Egia da ez dela garai onena futbol zelaiak egiteko, baina 91a?

alaaaa, eztabaida! :-)

eneko


> 2009/10/22 Imanol Trebiņo <trebi.arte a bildua euskalnet.net>:
>>     Azken aldian bada eztabaida adituezin horretako bat. San Mames berriko
>> finantziazioan psoek diņo ez dabela dirurik jarriko erabilera publikorik ez
>> badaka.  Ez dago aditzerik, zer pentsatzen dabe? ez dala musika kontzerturik
>> egongo? psoek ezin izango dabela mitinik emon gura izanez gero?? Ez daka ez
>> hankarik ez bururik. Horrek erabilerok lehenago egin dira problema barikan
>> eta egingo dira.
>>
>>     Non dago, horretara, eztabaidan muina aitatzen ez dana? Zer izan leike
>> "erabilera publiko bat", fotbal zelai batean, Atletixari eta EAJari aparteko
>> grazia egiten ez detsena baina psoek begiz jota dakana nahiz eta aitatzen
>> gaitza izan?? Bakarra bururatzen jata: Espainiako selekziņuan partiduak
>> jokatu ahal izatia Atletixan eta Bilboko udalan eta Bizkaiko Diputaziņuan
>> oneritzia jaso behar izan barikan. Esango ete dau azkenian psoeak garbi
>> "Espainiako selekziņoak San Mames berrixan jokatzen badau Eusko Jaurlaritzan
>> dirua egongo da estadixoa egitteko baina ez badau jokatzen ez da dirurik
>> egongo"??
>>
>>     i
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago