[eibar] Krisiaz

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Al, Urr 26, 00:09:12, CET 2009


Oingo krisiak hainbat arlotan harrittuta nauka:

    - Krisia ziharo erreala dan bittartian, kalian zeharo pake giroan bizi gara, ez da konflikto sozialik igartzen be. Dirulaguntzengatik batik bat, diņot.

    - Paruaren datuak nahiko eztabadaigarrixak dira. Euskal Herrian parua %10 ingurukua ei da, baina, esate baterako Mercedes ERE batean dagoela (2.800 bihargin inguru), eta diņot nik, horrek ez dira kontatzen langabe moduan. Eta ERE guztiak seguruenian berdin, eta... Hartara, %10?, pssaaa, edo dezente gehixago.

    - Gainera badago behar fiktizioa deitu geinkeana: Espaņa plana, kaleak txukundu, polittak jarri... behar erreala da? produktiboa? egin beharrekua? Edo hori be pake sozialan izenean eginda, paruan datuak dotoretzeko. Bai, hobeto daoz horrek biharrian paruan baino, baina jakin daigun datu makroekonomikoetan beharbada guzur bat islatzen dabela.

    - Krisi honetan errealitatea ikusten dana baino latzagua dala begitantzen jata.

    i
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091026/e6d25084/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago