[eibar] ratoncito Pérez

Elena Laka elaka a bildua abokatuak.info
Al, Urr 26, 18:20:33, CET 2009





Oier semeak deitu dosta esanez paletia jausi jakola, aspaldi zeukan kili-kolo.

Gauean ratoncito Pérez etorriko jako, oraindik jausten jakon hirugarren hortza delako, eta etxian lehen bost hortzek daukate xaguaren bisita.

Galderak:
Zela esaten dotse ume euskaldunak ratoncitoari? xagu Pérez?
Zer ipintzen dotsazue zeuek umeei almohadapean? Edo zer ipini dotsue zeuoi?

Nik ipini izan dot:
- ipuintxo bat
- pinturaren batzuk
- txanpon bat
- spidermanen panpin bat

Orain ez dakit zer ipini. Ideiarik?

Zerrenda orojakile honek txikikeria hauetan ere huts egingo ez duelakoan :-)

Elna
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091026/9dc4e786/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago