[eibar] ratoncito Pérez

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Al, Urr 26, 18:22:18, CET 2009


Euskaldunen artean, badirudi garai bateko ohitura hortz hori teilatura 
botatzea zela, eta horren inguruan baziren ipuinak eta pertsonaiak: 
Maritxu Teilatuko deitzen zaio toki batzuetan, Mari Teiletako 
bestetzuetan.

Hori esanda gero, hala ere, gaur egun xaguaren kontua guztiz sartuta 
dago, eta horri kontra egitea ia ezinezkoa begitantzen zait. Ratoncito 
Pérez-en kideko, euskal ipuinetan "Xagutxo Agirre" erabili izan da, eta 
izen honek badu bere grazia.

Zer ipini horretan, berriz, ez dakit ba. Gozozalea bada, bonboi bat edo 
(nola ikusten den ez naizela ama). Bestela, jolaserako zerbait 
klasikoa: kanikak, adibidez, edo bakero txiki plastikozko horiek 
(baldin badaude).

Ea balio dizun. Mosu bat zuri, eta beste bat Oierri.

X.


El 26/10/2009, a las 18:20, Elena Laka escribió:

>  
>  
>
> Oier semeak deitu dosta esanez paletia jausi jakola, aspaldi zeukan 
> kili-kolo.
>  
> Gauean ratoncito Pérez etorriko jako, oraindik jausten jakon 
> hirugarren hortza delako, eta etxian lehen bost hortzek daukate 
> xaguaren bisita.
>  
> Galderak:
> Zela esaten dotse ume euskaldunak ratoncitoari? xagu Pérez?
> Zer ipintzen dotsazue zeuek umeei almohadapean? Edo zer ipini dotsue 
> zeuoi?
>  
> Nik ipini izan dot:
> - ipuintxo bat
> - pinturaren batzuk
> - txanpon bat
> - spidermanen panpin bat
>  
> Orain ez dakit zer ipini. Ideiarik?
>  
> Zerrenda orojakile honek txikikeria hauetan ere huts egingo ez 
> duelakoan :-)
>  
> Elna<ATT268804.txt>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: text/enriched
Tamaina: 2348 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091026/d0ce6c66/attachment.bin>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago