[eibar] ratoncito Pérez

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Al, Urr 26, 19:09:06, CET 2009


"Perez, el ratoncito de tus sueños" filma badago euskaraz (ez galdetu
euskarazko izenburuaz).

Filma horretan Perez Sagua edo modu orokorragoan Perez esaten diote.
Guk horrela esaten diogu gure Andoniri.

Bart etorri zaio Perez Sagua. Liburu bat utzi dio buruko azpian, baina
ez zaio gehiegi gustatu. Uste dut nahiago zuela Mario Cars-en jokoa
edo horrelakoren bat.

Gari

2009/10/26 Josu Mendicute <josumendicute a bildua gmail.com>:
> Maritxu Teilatuko entzunda nekan, aspaldi. Baina nik be Ratoncito Perezen
> kontuari jarraitu detsat beti, eta euskeraz be horrela deitu izan detsagu:
> Ratoncito Perez.
>
> Oparien artian... Ipuinak eta txanponak, baina sekula nezeser bat. Jasotako
> ipuinen artian gehixen oroitzen naizena, kokodrilo batena, erakusteko nola
> garbitu hortzak. Igual oindiok gordeta eukiko dau amak.
> josu.
>
>
> 2009/10/26 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>>
>> Euskaldunen artean, badirudi garai bateko ohitura hortz hori teilatura
>> botatzea zela, eta horren inguruan baziren ipuinak eta pertsonaiak: Maritxu
>> Teilatuko deitzen zaio toki batzuetan, Mari Teiletako bestetzuetan.
>>
>> Hori esanda gero, hala ere, gaur egun xaguaren kontua guztiz sartuta dago,
>> eta horri kontra egitea ia ezinezkoa begitantzen zait. Ratoncito Pérez-en
>> kideko, euskal ipuinetan "Xagutxo Agirre" erabili izan da, eta izen honek
>> badu bere grazia.
>>
>> Zer ipini horretan, berriz, ez dakit ba. Gozozalea bada, bonboi bat edo
>> (nola ikusten den ez naizela ama). Bestela, jolaserako zerbait klasikoa:
>> kanikak, adibidez, edo bakero txiki plastikozko horiek (baldin badaude).
>>
>> Ea balio dizun. Mosu bat zuri, eta beste bat Oierri.
>>
>> X.
>>
>>
>> El 26/10/2009, a las 18:20, Elena Laka escribió:
>>
>>>
>>>
>>>
>>> Oier semeak deitu dosta esanez paletia jausi jakola, aspaldi zeukan
>>> kili-kolo.
>>>
>>> Gauean ratoncito Pérez etorriko jako, oraindik jausten jakon hirugarren
>>> hortza delako, eta etxian lehen bost hortzek daukate xaguaren bisita.
>>>
>>> Galderak:
>>> Zela esaten dotse ume euskaldunak ratoncitoari? xagu Pérez?
>>> Zer ipintzen dotsazue zeuek umeei almohadapean? Edo zer ipini dotsue
>>> zeuoi?
>>>
>>> Nik ipini izan dot:
>>> - ipuintxo bat
>>> - pinturaren batzuk
>>> - txanpon bat
>>> - spidermanen panpin bat
>>>
>>> Orain ez dakit zer ipini. Ideiarik?
>>>
>>> Zerrenda orojakile honek txikikeria hauetan ere huts egingo ez duelakoan
>>> :-)
>>>
>>> Elna<ATT268804.txt>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago