[eibar] ratoncito Pérez

Elena Laka elaka a bildua abokatuak.info
Al, Urr 26, 19:14:29, CET 2009


Eskerrik asko Josu eta Xabier.
Nik uste dut Teilatuko horrek ez daukala zer eginik almohadapera etortzen den xaguaren xarmaren ondoan. 
Belaunaldi honetan behintzat, "ratoncito Pérez" izango da. Hurrengo belaunaldiak topa beza berea.

Banoa txino-dendara panpintxoren bate bila. 
Bakeroak ez, Xabier. Gure umeek behintzat ez daukate bakeroen erreferentziarik, guk geneukan moduan. Orain WDisney, spiderman eta burt simpson dira erreferentziak.

Azkenean badakit futbol-kromo boltsa bat ipinita asmatuko nukela, baina semeen naturaz kontrako futbol zaletasun honek asper-asper eginda nauka.

ala, bihar arte.
Elna

  ----- Original Message ----- 
  From: Josu Mendicute 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Monday, October 26, 2009 6:28 PM
  Subject: Re: [eibar] ratoncito Pérez


  Maritxu Teilatuko entzunda nekan, aspaldi. Baina nik be Ratoncito Perezen kontuari jarraitu detsat beti, eta euskeraz be horrela deitu izan detsagu: Ratoncito Perez.

  Oparien artian... Ipuinak eta txanponak, baina sekula nezeser bat. Jasotako ipuinen artian gehixen oroitzen naizena, kokodrilo batena, erakusteko nola garbitu hortzak. Igual oindiok gordeta eukiko dau amak.
  josu.



  2009/10/26 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>

    Euskaldunen artean, badirudi garai bateko ohitura hortz hori teilatura botatzea zela, eta horren inguruan baziren ipuinak eta pertsonaiak: Maritxu Teilatuko deitzen zaio toki batzuetan, Mari Teiletako bestetzuetan.

    Hori esanda gero, hala ere, gaur egun xaguaren kontua guztiz sartuta dago, eta horri kontra egitea ia ezinezkoa begitantzen zait. Ratoncito Pérez-en kideko, euskal ipuinetan "Xagutxo Agirre" erabili izan da, eta izen honek badu bere grazia.

    Zer ipini horretan, berriz, ez dakit ba. Gozozalea bada, bonboi bat edo (nola ikusten den ez naizela ama). Bestela, jolaserako zerbait klasikoa: kanikak, adibidez, edo bakero txiki plastikozko horiek (baldin badaude).

    Ea balio dizun. Mosu bat zuri, eta beste bat Oierri.

    X.


    El 26/10/2009, a las 18:20, Elena Laka escribió:



       

      Oier semeak deitu dosta esanez paletia jausi jakola, aspaldi zeukan kili-kolo.
       
      Gauean ratoncito Pérez etorriko jako, oraindik jausten jakon hirugarren hortza delako, eta etxian lehen bost hortzek daukate xaguaren bisita.
       
      Galderak:
      Zela esaten dotse ume euskaldunak ratoncitoari? xagu Pérez?
      Zer ipintzen dotsazue zeuek umeei almohadapean? Edo zer ipini dotsue zeuoi?
       
      Nik ipini izan dot:
      - ipuintxo bat
      - pinturaren batzuk
      - txanpon bat
      - spidermanen panpin bat
       
      Orain ez dakit zer ipini. Ideiarik?
       
      Zerrenda orojakile honek txikikeria hauetan ere huts egingo ez duelakoan :-)
       

      Elna<ATT268804.txt>


    _______________________________________________
    Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
    izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

    Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091026/dfd49363/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago