[eibar] ratoncito Pérez

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Al, Urr 26, 21:10:29, CET 2009


Aupa, elena
Oskorrik kantatzen dau "Maritxu teilatuko". Googlen horren billa jardun
dodanian, hara nun asier sarasuan blogeko sarreria :
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2006/11/23/190
Etxetik urten barik!
Ez dogu, ba, laster mondua dominauko? Ba hori!
Barregarri egongo da Oier paleta bakarrakin! Ze zxalau egoten diran!
Ipointxo bat ekarri ahal detsa sagunak!
leire

2009/10/26 Elena Laka <elaka a bildua abokatuak.info>

>  Eskerrik asko Josu eta Xabier.
> Nik uste dut Teilatuko horrek ez daukala zer eginik almohadapera etortzen
> den xaguaren xarmaren ondoan.
> Belaunaldi honetan behintzat, "ratoncito Pérez" izango da. Hurrengo
> belaunaldiak topa beza berea.
>
> Banoa txino-dendara panpintxoren bate bila.
> Bakeroak ez, Xabier. Gure umeek behintzat ez daukate bakeroen
> erreferentziarik, guk geneukan moduan. Orain WDisney, spiderman eta burt
> simpson dira erreferentziak.
>
> Azkenean badakit futbol-kromo boltsa bat ipinita asmatuko nukela, baina
> semeen naturaz kontrako futbol zaletasun honek asper-asper eginda nauka.
>
> ala, bihar arte.
> Elna
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Josu Mendicute <josumendicute a bildua gmail.com>
> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak a bildua postaria.com>
> *Sent:* Monday, October 26, 2009 6:28 PM
> *Subject:* Re: [eibar] ratoncito Pérez
>
> Maritxu Teilatuko entzunda nekan, aspaldi. Baina nik be Ratoncito Perezen
> kontuari jarraitu detsat beti, eta euskeraz be horrela deitu izan detsagu:
> Ratoncito Perez.
>
> Oparien artian... Ipuinak eta txanponak, baina sekula nezeser bat. Jasotako
> ipuinen artian gehixen oroitzen naizena, kokodrilo batena, erakusteko nola
> garbitu hortzak. Igual oindiok gordeta eukiko dau amak.
> josu.
>
>
> 2009/10/26 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>
>> Euskaldunen artean, badirudi garai bateko ohitura hortz hori teilatura
>> botatzea zela, eta horren inguruan baziren ipuinak eta pertsonaiak: Maritxu
>> Teilatuko deitzen zaio toki batzuetan, Mari Teiletako bestetzuetan.
>>
>> Hori esanda gero, hala ere, gaur egun xaguaren kontua guztiz sartuta dago,
>> eta horri kontra egitea ia ezinezkoa begitantzen zait. Ratoncito Pérez-en
>> kideko, euskal ipuinetan "Xagutxo Agirre" erabili izan da, eta izen honek
>> badu bere grazia.
>>
>> Zer ipini horretan, berriz, ez dakit ba. Gozozalea bada, bonboi bat edo
>> (nola ikusten den ez naizela ama). Bestela, jolaserako zerbait klasikoa:
>> kanikak, adibidez, edo bakero txiki plastikozko horiek (baldin badaude).
>>
>> Ea balio dizun. Mosu bat zuri, eta beste bat Oierri.
>>
>> X.
>>
>>
>> El 26/10/2009, a las 18:20, Elena Laka escribió:
>>
>>
>>>
>>>
>>> Oier semeak deitu dosta esanez paletia jausi jakola, aspaldi zeukan
>>> kili-kolo.
>>>
>>> Gauean ratoncito Pérez etorriko jako, oraindik jausten jakon hirugarren
>>> hortza delako, eta etxian lehen bost hortzek daukate xaguaren bisita.
>>>
>>> Galderak:
>>> Zela esaten dotse ume euskaldunak ratoncitoari? xagu Pérez?
>>> Zer ipintzen dotsazue zeuek umeei almohadapean? Edo zer ipini dotsue
>>> zeuoi?
>>>
>>> Nik ipini izan dot:
>>> - ipuintxo bat
>>> - pinturaren batzuk
>>> - txanpon bat
>>> - spidermanen panpin bat
>>>
>>> Orain ez dakit zer ipini. Ideiarik?
>>>
>>> Zerrenda orojakile honek txikikeria hauetan ere huts egingo ez duelakoan
>>> :-)
>>>
>>> Elna<ATT268804.txt>
>>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091026/88da17e1/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago