[eibar] Maritxu Teilatukua

Imanol Trebiño trebi.arte a bildua euskalnet.net
Al, Urr 26, 23:36:38, CET 2009


    Andriari komentau detsat, halako gauzak berak bizi dittu gehixago, eta berotuta esan desta: 

    Han Izenaduba-n (Olentzeron baserrixan, Mungian) ondo azaltzen dabe kontua: "Amama Gona Gorria" berez  marigorringoan beste izen bat da, eta haginak eruaten dittuna amamagonagorri bat da, Maritxu Teilatukua izenekua. Hagina teilatura botatzen da, Maritxu Teilatukuari, eta Maritxu Teilatukuak zerura eruan eta izarren artian gordetzen dau, eta Maritxu Teilatukuari eskatzen jako berria ekartzeko; eta Bedia aldian marigorringo batek eruan beharrean saguzahar batek eruaten dau: "Saguzahar baragarri ekarri hagin barri"

    Kokoteraino dago gure andria "ditxosozko ratoncito perez" horrekin. Esango neuke Maritxu Teilatukuak gogor borrokatzen dabela, eta gurian behintzat irabazi.

    Eta normalian gurian ipuinak agertzen jakoz. Irakurtzen ez dakixenian kopintxoren bat edo.

    i
  ----- Original Message ----- 
  From: Elena Laka 
  To: Eibartarrak 
  Sent: Monday, October 26, 2009 6:20 PM
  Subject: [eibar] ratoncito Pérez






  Oier semeak deitu dosta esanez paletia jausi jakola, aspaldi zeukan kili-kolo.

  Gauean ratoncito Pérez etorriko jako, oraindik jausten jakon hirugarren hortza delako, eta etxian lehen bost hortzek daukate xaguaren bisita.

  Galderak:
  Zela esaten dotse ume euskaldunak ratoncitoari? xagu Pérez?
  Zer ipintzen dotsazue zeuek umeei almohadapean? Edo zer ipini dotsue zeuoi?

  Nik ipini izan dot:
  - ipuintxo bat
  - pinturaren batzuk
  - txanpon bat
  - spidermanen panpin bat

  Orain ez dakit zer ipini. Ideiarik?

  Zerrenda orojakile honek txikikeria hauetan ere huts egingo ez duelakoan :-)

  Elna


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091026/c71cde38/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago