[eibar] ratoncito Pérez

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
As, Urr 27, 00:07:28, CET 2009


-* Español*: Pérez, el ratoncito de tus sueños
- *Catalán*: En Pérez, el ratolí dels teus somnis Spain
- *Euskera*: Perez gure sagutxo hori!
- *Alemán*: Herr Figo und das Geheimnis der Perlenfabrik
- *Polaco*: Stefan Malutki
- *Inglés*: The Hairy Tooth Fairy

http://cine.mysofa.es/pelicula/perez_el_ratoncito_de_tus_suenos

josu.




2009/10/26 Gari Araolaza <gari a bildua eibar.org>

> "Perez, el ratoncito de tus sueños" filma badago euskaraz (ez galdetu
> euskarazko izenburuaz).
>
> Filma horretan Perez Sagua edo modu orokorragoan Perez esaten diote.
> Guk horrela esaten diogu gure Andoniri.
>
> Bart etorri zaio Perez Sagua. Liburu bat utzi dio buruko azpian, baina
> ez zaio gehiegi gustatu. Uste dut nahiago zuela Mario Cars-en jokoa
> edo horrelakoren bat.
>
> Gari
>
> 2009/10/26 Josu Mendicute <josumendicute a bildua gmail.com>:
> > Maritxu Teilatuko entzunda nekan, aspaldi. Baina nik be Ratoncito Perezen
> > kontuari jarraitu detsat beti, eta euskeraz be horrela deitu izan
> detsagu:
> > Ratoncito Perez.
> >
> > Oparien artian... Ipuinak eta txanponak, baina sekula nezeser bat.
> Jasotako
> > ipuinen artian gehixen oroitzen naizena, kokodrilo batena, erakusteko
> nola
> > garbitu hortzak. Igual oindiok gordeta eukiko dau amak.
> > josu.
> >
> >
> > 2009/10/26 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
> >>
> >> Euskaldunen artean, badirudi garai bateko ohitura hortz hori teilatura
> >> botatzea zela, eta horren inguruan baziren ipuinak eta pertsonaiak:
> Maritxu
> >> Teilatuko deitzen zaio toki batzuetan, Mari Teiletako bestetzuetan.
> >>
> >> Hori esanda gero, hala ere, gaur egun xaguaren kontua guztiz sartuta
> dago,
> >> eta horri kontra egitea ia ezinezkoa begitantzen zait. Ratoncito
> Pérez-en
> >> kideko, euskal ipuinetan "Xagutxo Agirre" erabili izan da, eta izen
> honek
> >> badu bere grazia.
> >>
> >> Zer ipini horretan, berriz, ez dakit ba. Gozozalea bada, bonboi bat edo
> >> (nola ikusten den ez naizela ama). Bestela, jolaserako zerbait klasikoa:
> >> kanikak, adibidez, edo bakero txiki plastikozko horiek (baldin badaude).
> >>
> >> Ea balio dizun. Mosu bat zuri, eta beste bat Oierri.
> >>
> >> X.
> >>
> >>
> >> El 26/10/2009, a las 18:20, Elena Laka escribió:
> >>
> >>>
> >>>
> >>>
> >>> Oier semeak deitu dosta esanez paletia jausi jakola, aspaldi zeukan
> >>> kili-kolo.
> >>>
> >>> Gauean ratoncito Pérez etorriko jako, oraindik jausten jakon hirugarren
> >>> hortza delako, eta etxian lehen bost hortzek daukate xaguaren bisita.
> >>>
> >>> Galderak:
> >>> Zela esaten dotse ume euskaldunak ratoncitoari? xagu Pérez?
> >>> Zer ipintzen dotsazue zeuek umeei almohadapean? Edo zer ipini dotsue
> >>> zeuoi?
> >>>
> >>> Nik ipini izan dot:
> >>> - ipuintxo bat
> >>> - pinturaren batzuk
> >>> - txanpon bat
> >>> - spidermanen panpin bat
> >>>
> >>> Orain ez dakit zer ipini. Ideiarik?
> >>>
> >>> Zerrenda orojakile honek txikikeria hauetan ere huts egingo ez
> duelakoan
> >>> :-)
> >>>
> >>> Elna<ATT268804.txt>
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091027/469afcc0/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago