[eibar] eroskiko poltsak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Urr 27, 08:09:58, CET 2009


Abisau zaben poltsak ematiari lagako zetzela eta konforme, ikasi dogu ahal
dan gehixenetan etxetik poltsa batekin edo karrituakin juaten. Azken aldixan
apenas ekartzen dogun eroskitik poltsarik etxera. Baina oin bestelako dudak
sortu dira geurian. Lehen zaborrerako erabiltzen genduazen eroskiko poltsak.
Oin zaborretarako poltsarik ez dakagu. Zaborretarako poltsak erosi behar
baditugu, zer adelanto egin dogu? Ze lehen behintzat bi erabilera ematen
genetsan poltsei (janarixak etxera eraman eta zaborretarako erabili). Oin
oso nohizbeinka allegatzen da eroskiko poltsaren bat etxera, baina
karga-karga eginda etortzen danez apurtuta egoten da eta ez dau balixo
zaborretarako bez.

oier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091027/299b7a37/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago