[eibar] eroskiko poltsak

Ramon Arizaga rarizaga a bildua lince.com
As, Urr 27, 08:29:54, CET 2009


Beharbada basura poltsa saltzeileek nabariko dute edo behar bada eurok ere
bultzatu egingo zuten asunto hau.

Bainan lotsagarrixa begiratzen jata karruetan geratzen diren poltsak,
kalean, Pirineoetako edozein bastarretan, etabar. ¿zer esan nahi du honek?
Ba alperrik mordo haundi bat hartu eta gastatzen dittugula, nola dohainik
diren.  Guk eroskiko poltsak paper eta plastiko bereizketa egiteko
erabiltzen dittugu, orain zerbait gehiago kostatzen zaigu zorroa topatzea.

Ondo iruditzen jata, aspaldi egin zuek eroskik honelako ahalegin bat bainan
“bakarrik” geratu zenez atzera egin zuen.

 

Ramon

 

De: eibartarrak-bounces a bildua postaria.com
[mailto:eibartarrak-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Oier Araolaza
Enviado el: martes, 27 de octubre de 2009 8:10
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] eroskiko poltsak

 


Abisau zaben poltsak ematiari lagako zetzela eta konforme, ikasi dogu ahal
dan gehixenetan etxetik poltsa batekin edo karrituakin juaten. Azken aldixan
apenas ekartzen dogun eroskitik poltsarik etxera. Baina oin bestelako dudak
sortu dira geurian. Lehen zaborrerako erabiltzen genduazen eroskiko poltsak.
Oin zaborretarako poltsarik ez dakagu. Zaborretarako poltsak erosi behar
baditugu, zer adelanto egin dogu? Ze lehen behintzat bi erabilera ematen
genetsan poltsei (janarixak etxera eraman eta zaborretarako erabili). Oin
oso nohizbeinka allegatzen da eroskiko poltsaren bat etxera, baina
karga-karga eginda etortzen danez apurtuta egoten da eta ez dau balixo
zaborretarako bez.

oier.



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091027/9bdf58d6/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago