[eibar] koliseoko ziniak

Aintzane Agirrebeña aintzagi a bildua yahoo.es
As, Urr 27, 13:04:01, CET 2009


Eskerrikasko informaziñuagaittik, e! Oin arte ezin izan dot erantzun, lan barrixetan hasi naiz eta... Ama izaten ikasten dihardut eta...

aintzane

--- El sáb, 17/10/09, normanduval <normanduval a bildua pimienta.org> escribió:

De: normanduval <normanduval a bildua pimienta.org>
Asunto: Re: [eibar] koliseoko ziniak
Para: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak a bildua postaria.com>
Fecha: sábado, 17 de octubre, 2009 09:29

Uff, Eibar eta zinia, kontu xelebria, Aintzane.

Esan zeben aurretikan Eibarren egondako ziniak itxi zittuela jende faltia zeualako edo. Ontxe hasi diraz martxan Kolisuan "multizinien" kontu horrekin eta itxuria sekulako arrakastia daka. Nola leiken hori? Eibarrek inguratzen daben misterio berri bat, itxuria. 

Neretako oso xelebria da hori kontu hori. Irakorri neban eta kittuan elkarrizketia zinia kudeatzen daben enpresiakin. Tipuak esaten zebanez ez zeben bertan "zaborrik" proiektauko, bakarrik kalitatezko zinia. "Zaborra", bere hitzetan, zuzenian DVD formatura doia ta ez da zinetik pasatzen. Neu ez naz oso aditua gaixan, baña pelikulazalia banaz, ta azkenaldixan ikusi dittudazen pelikularik onenak ez dira zinetara allegau. Noski, zine independiente gehixena ez da horra allegatzen, zuzenian DVD-ra doia. Baña kontxo, neri kalitate handikuak iruditzen jataz, ta uste dot gehixenetan Hollywoodeko pelikula gehixenek baño gehixau dakiela esateko. Ta bueno, horri zaborra deitzia, bakarrik ez dabelako exito komertzial handirik bereganatzen, ez jatan oso egokixa begittandu.

Baña galdera klabia, betikua da. Eibarko udalak enpresa pribatu bateri lagatzen dotsa aretua zinia egin daixan bertan, zinema areto komertzialetan kobratzen dan antzerakua kobratuz (5 euro normala, 4 euro ikuslien egunian), ta pelikulak bere anuntzixo ta guzti datoz. Beraz, hamen doia galderia, ze ezberdintasun dau Koliseuan eta beste areto pribatu baten artian? Nik ez dakitt. Ez omen zan koliseua areto publiko bat? Lehenagotik pagau badou aretua, ontxe zegattik pagau biou pelikulia beste aretuen berdin-berdin? Ba, Eibarrek gordetzen daben beste misterixo bat, horixe. 

Bestela jartzen daben pelikulak, ba bueno, nere interesekuak ez dira larregi, baña tira, neu be apur bat arrarua naz gauza hoietarako. Egixa da ez dala zinemarako prestautako areto bat, gehixau da musika edo antzerkirako, ta bere mugak dittuala. Baña egon nazenetan ez neuke esango pelikulia gaizki ikusten zanik. Normal-normal. Ikusi normal, entzun gorra geratzeko moduko bolumenian eta pagau zentro komertzialetako zine aretuan pareko...

Barkatu halako mezu luzia, disparau eitten naz...

Jokin
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



      
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20091027/f76cac17/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago