[eibar] eroskiko poltsak

iker . basajaun.metalheart a bildua gmail.com
Ost, Urr 28, 21:55:24, CET 2009


Neri ondo iruditzen jata eroskik bide hau hartu izana. Lojikoa
iruditzen jataz, era berean, jendearen zalantzak eta eszeptizismoak,
eroskiren benetako arrazoiei buruz. Baina zoritxarrez honek
demostratzen dau, tabakuaren asuntoarekin bezala, gu geu, jendea,
kontzientziatze zai bagaude, inoiz ez dala aurrerapausurik emango. Edo
ez behar beste.

Zergatik orain erretzaile pasiboekiko errespeto apurtxo bat gehiago
dago? Lege bat atera dabelako. Ez erretzaile gehienek, berez,
kontzientzia hartu dutelako.

Zergatik ari gara gutxiago erabiltzen kotxe partikularra lanera
joateko (pertsona bat kotxe bakoitzean)? Garestiago ateratzen dalako.

Zergatik hasiko gara plastiko gutxiago isurtzen planetako
bazterretara? Enpresa handi batzuek plastiko banaketa murriztea
erabaki dutelako.

Argi dakat, horregatik, gure kaleak txakurren kakaz betetzeko era
bakarra isunak, isun gogorrak jartzea dala. Badakit ez dutela egingo.
Baina nahiko nuke. Ez baitut sinisten txakurren jabeen gehiengoaren
fede onean.

Eta, jakina, autobus geltokian aparkatzen duten kotxeak
erretiratzearen alde nago. Berdin zait jendeak Zubi-Gainen "kafetxo
bat ez besterik" hartzeko ote den.

Neretzat konstatazio trajikoa da hau. Irakaspena argia baita:
Estatuak, Udalak...sistemak azken finean, hartzen ditu neurriak (edo
enpresaren batek, plastikoen kasuan), edo jai dugu. Zeren gu geu,
jendea, ez gara gai, aitzakiak aitzaki, gure eguneroko konportamenduak
era sakonean eta ezta azalekoan aldatzeko. Konportamendu erabat
burgesak.  Pena handia ematen dit debekuaren bidea zilegitzat hartzea,
baina kontu hauetarako horrela da. Zahartzen ari naizenaren seinale,
seguraski.

iker rokandio


Eta horrela hainbat adibide.



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago