[eibar] eroskiko poltsak

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Ast, Urr 29, 06:57:51, CET 2009


Aupa Iker,

Ni zurekin bat nator. Neretzat beste adibide garbi bat alkohola eta
kotxea dira. Nire inguruan ez dut ikusten jendea kontzientziatu denik
urte batzuetatik hona. Beldurra dago eta horregatik ez da hartzen
kotxerik, baina ez istripuen beldurra dagoelako, baizik eta karneta
kenduko diotenarena.

Aldiz, amaierarik gabeko espiral batean sartuta gaudela iruditzen
zait: normak, legeak eta zigorrak sortzeko makinak besterik ez gara.
Geroz eta gizarte normatibizatuagoa sortzen ari gara. Niretzat,
gizarte aurreratua litzateke lege eta norma ahalik eta gutxienekin
elkarbizitzeko gai izango zena. Legeek gure eskubideak mozten dituzte,
eta hori ez zait batere gustatzen.

Dauzkagun normak bete arazteko gai ere ez dira gure agintariak, eta
populismoz edozein gertaeraren erantzuna lege berriak asmatu edo
dauzkagunak gogortzea izaten dira, atzera begiratu eta lehendik
daudenak zergatik betetzen ez diren aztertu gabe.

Nik uste dut erantzuna herritarrengandik etorri behar dela, horretan
sinisten dut. Norbaitek kalean lurrera zaborra botatzen badu inguruan
gaudenok erakutsi behar diogu ez zaigula batere gustatu jokaera hori.
Ez nago ziur Suizan kaleak garbiak dauden isun garestiak dituztelako
edo herritarrei lotsa ematen dielako zaborra lurrera botatzeak. Neurri
efektiboena ingurukoen begirada dela uste dut. Bestela akabo.

Eta erakundeek funtzionatu behar dute, eta funtzionatzen ez dutenean
ere herritarron errua da. Guk daukagu botua, guk daukagu kexak
jartzeko eskubide eta indarra. Baina ez dugu ikasten. Eibarren azken
urteotan gertatutakoen ondoren (Txonta, Errebal, CorteIngles, Erisono
eta abar) norbaitek zalantzan jartzen du hurrengo hauteskundeetan nork
irabaziko duen? Norbaitek uste du Valentzian botoak aldatuko direla
egon den korrupzio guztiaren ondoren?

Gari

2009/10/28 iker . <basajaun.metalheart a bildua gmail.com>:
> Neri ondo iruditzen jata eroskik bide hau hartu izana. Lojikoa
> iruditzen jataz, era berean, jendearen zalantzak eta eszeptizismoak,
> eroskiren benetako arrazoiei buruz. Baina zoritxarrez honek
> demostratzen dau, tabakuaren asuntoarekin bezala, gu geu, jendea,
> kontzientziatze zai bagaude, inoiz ez dala aurrerapausurik emango. Edo
> ez behar beste.
>
> Zergatik orain erretzaile pasiboekiko errespeto apurtxo bat gehiago
> dago? Lege bat atera dabelako. Ez erretzaile gehienek, berez,
> kontzientzia hartu dutelako.
>
> Zergatik ari gara gutxiago erabiltzen kotxe partikularra lanera
> joateko (pertsona bat kotxe bakoitzean)? Garestiago ateratzen dalako.
>
> Zergatik hasiko gara plastiko gutxiago isurtzen planetako
> bazterretara? Enpresa handi batzuek plastiko banaketa murriztea
> erabaki dutelako.
>
> Argi dakat, horregatik, gure kaleak txakurren kakaz betetzeko era
> bakarra isunak, isun gogorrak jartzea dala. Badakit ez dutela egingo.
> Baina nahiko nuke. Ez baitut sinisten txakurren jabeen gehiengoaren
> fede onean.
>
> Eta, jakina, autobus geltokian aparkatzen duten kotxeak
> erretiratzearen alde nago. Berdin zait jendeak Zubi-Gainen "kafetxo
> bat ez besterik" hartzeko ote den.
>
> Neretzat konstatazio trajikoa da hau. Irakaspena argia baita:
> Estatuak, Udalak...sistemak azken finean, hartzen ditu neurriak (edo
> enpresaren batek, plastikoen kasuan), edo jai dugu. Zeren gu geu,
> jendea, ez gara gai, aitzakiak aitzaki, gure eguneroko konportamenduak
> era sakonean eta ezta azalekoan aldatzeko. Konportamendu erabat
> burgesak.  Pena handia ematen dit debekuaren bidea zilegitzat hartzea,
> baina kontu hauetarako horrela da. Zahartzen ari naizenaren seinale,
> seguraski.
>
> iker rokandio
>
>
> Eta horrela hainbat adibide.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago