[eibar] Montaje zinematografikoa Untzagan

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Or, Urr 30, 08:34:36, CET 2009


Oraintxe bertan Untzagan, montaje zinematografikoren bat egiten ari dira:

Pasatzean ikusi ditudanak:

- Mankomunitateko kamioia, plaza garbitzen bukatzen.

- Zinemarako iluminazioko enpresa baten kamioia materiala deskargatzen
plaza barruan.

- Untzagako dorrearen parean, Calbeton kalean, autokarabanak,
makillaje eta horrelako kamioiak

- Kamioi batetik propagandako panel handiak ateratzen. Errebalgo
fotomontajeen itxurakoak.

- Calbeton kalean gora, eliza aldera, zineko kamara handi bat karro
baten gainean bultzaka zeramaten hiru edo lau pertsona.

Bururatzen zaidan bakarra, Korteinglesa dabilela publizitate spot bat
grabatzen. Portzierto, azken egunotan ikaragarria da nola aurreratu
diren zentro komertzial berriaren lanak.

Beste informaziorik badu norbaitek? Udaleko gure lurker ilustreek
jakingo dute zerbait gehiago, ez?

Gari



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago