[eibar] Zapu herrixa, Autx herrixa...

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
As, Ots 2, 00:29:37, CET 2010


"Eibarko euskararen esakerak...", 88 orrialdian:

    "Ondoko Plazentziari eibartarrek esaten ziotena, /tx/, /tx/ ahoskatzen zutelako. "Plaentziatarreri, autx-errikuaak esaten bagentsen, eurak, euren aldetik, xapu-errikuak esaten zeskuen eibartarrori""

    Zapu herrixa gatxizena ezagutzen neban, baina ez neban pentsatzen eibartarreri zegokixela, eta beittu eta Durangokoei esaten ei detse. Eibartarreri be bai??

    Autx-herrixana be entzuna nakan, baina nik Hauts-Herrixakin lotzen neban, eta ez dot uste plaentziatarrak /tz/ /tx/ ahoskatuko zebenik. Eibartzaindiari, hori [autx] hori nondik etorri leike?, tx ahoskatzen dabe??

    Eta kuriositatez, badakizue, gogoratzen dozue inguruko herrixen bestelako gatxizenik? (hor ez dot sartzen "armaginak" edo "mahoegileak"...), zeozer politikoki inkorrektuagua, herritarragua, diņot.

    biņo.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100202/3ab1d229/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago