[eibar] erabili, erabili mikrouhina

normanduval normanduval a bildua pimienta.org
As, Ots 2, 22:10:33, CET 2010


Jope, ba begira, gauza bat esangotsuet.

Ni oraintxe bertan konturau naiz igual oso erligiotsua nazela. Bizitza osuan pentsau dot ateo hutsa nintzala, baņa benetan, ontxe uste dot ezetz. Benetan, konturatu naz gauza asko sinisten dittudala inork frogatu barik. Ta horrek igual zoriontsu eitten nau beste gauza askok baņo gehixau. Nik egixa da zientzilarixei sekulako konfidantza faltia dotset. Uste dot sarri lar merke saltzen dirala. Harek zientifikoki forgatzen dabe ti-ta batean AHT-ak ez dabela inpakto ekologikorik izango, edo gure amak konbenzitzen dittue umiei behixan esnia lepo emotia primerakua dala, edo energia nuklearra erabat segurua dala, transgenikuek munduko gosiakin amaittuko dabela inolako ondorixo barik... Aiba, bapatian zientziaz hitz egiten geuazela politikiaz edo ekonomiaz ari gara. Zelan leike hori posible?

Baņa bai, onartzen dot, erabat irrazionala eta sasi-erligiotsua izan arren, neri mikroondasek rollo eskasa emoten deste. Ta horregattik ez dakat. Batzutan norberan ikuspegi batzuk, erligiosuak izanda be, zientziarekiko itsukerixia baņo askatzaileauak iruditzen jataz. Ojo, ez beti. 

Jokin



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago