[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Ramon Arizaga rarizaga a bildua lince.com
Ost, Ots 3, 07:33:01, CET 2010


Mila esker Asier idatzitakoarengakik, banekien nik mikrouhinen eragina
bainan ezin dokumentatu hik egin duan modura, mundu guztia alde zirudien eta
ni hor nire tesiak nola defendatu ezinik,
Oso garrantzizkoa aparatoen isolamendu magnetikoaren kalitatea, eta "fugak",
Eskerrikasko baita ere jendeak arazoak dituela hasaltzeagatik, entzunda nuen
bainan ez nintzen ausartzen idazten ze ezin nuen dokumentatu, entzuna dut
baita ere zenbait kanpo magnetiko eta erradiazioen kalte pertsonalak eta hik
aipatuta moduan erradiazioen  Iturria ken eta arazoak desagertu,
Era digitala heldu zaigu, entzuna dut aidea uhinez eztalita dagoela eta
arazo teknikoak sortu baino lehenago aldaketa egin dela (interferentziak
etabar), behar bada Asier hi jakinean egongo haiz, honekin zera esan nahi
dot oraindik ez dakigula gure inguruko aidean mikrouhinen saturazioarekin
sortu daitezken ondorioak, ohe ondoko hire frogaren antzerakorenbat behar
bada...

Nik ez dut mikrouhinen aparaturik

Ramon


Aupa Iban. Esnea ez nuke berotuko mikrouhin labe baten. Ez esnea eta ez 
ezer, baina hori norberaren aukeren eremuan kokatzen dut eta hor ez nuke 
sartu nahi. Dena dela, zergatiei buruz ere idatzi nezake, baina luze 
samar joko luke orain aipatu nahi ditudanak kontuan izanik. Beste baterako.

(Hau idatzita nekala Norman eta Gariren artekua irakurri dot, eta 
paraleloki gure Jokinek relijiñua aittatu dau...eta Garik planteatzen 
daben "progresoa bai - progresoa ez" auzixa ez dago hónek uhinon 
kaltegarritasunaren eztabaidan)

Ramonek dioen moduan, batzutan mikrouhin labeek barruan soilik bota 
beharko lituzketen uhin asko kanpora galtzen dituzte (2450 MHz tako 
frekuentziakoak). Batzutan balore oso altuak hartzen dira. Bestetan, 
ikuspegi honetatik, labeak oso ondo eginak daude. Hau neurgailuekin 
kuantifikatzen dut. Badago hau testatzeko beste modu "kasero" bat: 
sakeleko telefonoa labean sartu eta bertara dei bat egin; jotzen badu, 
MALO (3G koa bada mugikorra hobeto esperimenturako, UMTS teknologia, 
3Gkoa, GSMak baino gertuago baitago aipatu frekuentziatik). Mugikorrak 
barruan kobertura galtzen badu, labeak isolamentu ona du. Galtzen 
dutenek, normalean ate eskinatatik egiten dute. Nahiz eta mikrouhinik 
galdu ez, bere inguruan frekuentzia baxuko eremu elektromagnetiko 
dexentea sortzen du, edozein modutan umeak gertu ez egoteko modukoa.

Mikrouhinen kaltegarritasuna dokumentaturik ez dagoena ere idatzi da 
aurreko mezuetan. Esan behar, GEZURRA dela, eta galanta. Goebbels erara 
zabaldutakoa. Zientifikoki, beraien eragina oso demostratua dago, eta 
hau, babes maila legalen oso azpitik. EGIA dena da, maila legalak 
seguruak direna dioten artikulu zientifiko ugari daudela (estudio baten 
arabera %40a, eta %60 bestekoak). Eta egia da baita, hau diotenen 
gehiengo zabalak izan duten finantziazio iturrietan multinazionalen 
eskua aurkitzen dela ere (milaka zientzia artikulu kontutan hartutako 
azterlan beraren arabera). Harrigarria gai berdinari buruzko zientzia 
esperimentuek emaitza desberdinak izatea diru iturriaren arabera.

Argi dagoena zera da, multinazionalen interesak defendatzen dituzten 
zientzialari "mikrouhizale" hauek ez dutela Nobel saririk jasoko, hauek 
banatzen dituen Karolinska Institutuak ere bere aldetik ikerketa ugari 
eginak baititu, kontrako hipotesia baieztatuz eta ikerketa bide asko 
zabalduz. Gai honetan aditua den Karolinska institutuko medikua, Olle 
Johansson, Bioinitiative ekimenaren partaide da gainera. Ikusi mesedez, 
nortzuk diren besteak: 
http://www.bioinitiative.org/participants/index.htm, gero begiratu 
daitezke, ondorioak, laburpena edo esperimentu zientifiko guztiak, banan 
banan.

Irakurtzekoa ere, Europar Batasunak sustaturiko REFLEX ikerketa, bere 
lau urtetako ikerketaren ondorioak...eta gero gertatu zena.

Espainia mailan, ikerlari oso onak daude, Jose Luis Bardasano, Emilio 
Mayayo, Gómez-Perreta, Manuel Portolés...Hauetako batzuk arazoak eta 
mehatxuak jasan dituzte beraien ikerketa zientifikoengatik.

Beste datu bat, munduan ez dago aseguro-etxerik eremu elektromagnetiko 
komertzialen kaltegarritasun eza babesten duen polizarik duenik. Hauek 
bai ondo irakurtzen dituztela zientzia ikerketak.

Bestalde, dokumentatzeaz gain, egun daukadan ogibidean mikrouhinak 
neurtzea sarritan tokatzen zait, efektuak jasaten dituzten pertsonak 
ezagutzen ditudalarik. Zorionez, uhinak apantallatuz batzutan efektu 
horiek murriztea eta osasun hobekuntza erradikalak ikustea ere tokatu 
zait. Zoritxarrez, beste batzutan, borroka pertsonal latza egin beharra 
dago gaixotasun gogorren bati aurre egiteko edo EHS gaitzari buelta emateko.

Kontu hauek ikusi egin behar dira, ikutu, frogatu. Metodo zientifikoa 
erabiliz, noski. Hau ikusteko egiten ari garen esperimentua ez zait asko 
gustatzen ordea, handiegia da eta tartean umeak daude...Kalterik egiten 
ez dutela sinistuta bazaudete, froga bat egin dezakezue zuen kabuz eta 
utzi alde batera eztabaida antzuak: hartu etxeko Wifi emisorea edo 
telefono inalanbrikoa (base eta guzti) piztuta daudela ondo ziurtatuz 
eta jarri ohe buruko mahaitxoan. Emisio oso bajua da, mugikorra baino 
bajuagoa, wifi domestikoak 40 mW ingurutan egon daitezke 
emisio-potentziaz...ea lo nola egiten duzuen eta urtebete pasata zelan 
zaudeten...Hori bai, EZ EGITEA GOMENDATZEN DIZUET ez nuke nahi eta, 
inolako erantzunkizunik, baina zientziaren hobebeharrez ondo legoke. 
Beraz, esperimentatu ezkero, lehenago odol analisiak egin, tentsioa, 
ilearen kolorea, azalaren egoera, bihotzaren egoera...bururatzen 
zaizuena. Gero, denboran zehar lehenago neurtutakoak errepikatu eta 
froga enpirikoak izango zenituzkete, kaltegarritasunaz edo 
kaltegarritasun ezaz.

Lanean ikusitakoarekin eta irakurritako zientzia ikerketekin ez dut nere 
buruarekin frogatua dagoena frogatzeko hain froga gogorrik egiteko 
gogorik. Inguruan daukadanarekin eta lanean egokitzen zaidanarekin 
nahikoa eta sobra froga.

Ondo izan,
eta zaindu mikrouhin dosia, batez ere gabekoa

Asier Arregi






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago