[eibar] Patarroyo

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ost, Ots 3, 08:51:51, CET 2010


At 23:48 2010/02/02, you wrote:


>Berbaldia   amaitzean berarekin hiru-lau berba egiteko aukera  izan dogu.    Gizon  zintzoa eta atsegina.
>
>Bertoko

Dudarik ez. Baina, tamalez, malariaren kontrako bere ahaleginek ez dute emaitzarik izan.

Patarroyok ez du malariaren kontrako bakunarik asmatu. Saiatu da, baina ez du lortu. 20 urteren buruan, efektibotasunaren zantzurik ez dago. 
Porrotaren aurrean zilegi da berriz saiatzea, eta txalotzekoa ere bai, baina aurreko emaitzen "arrakastaren" gainean ametsak saltzea, ez zait hain ondo iruditzen.

Konferentzia baten izan da Patarroyo saria jaso ondoren, eta zera esan omen du han:

http://www.europapress.es/salud/noticia-nueva-vacuna-patarroyo-contra-malaria-rondara-20-centimos-tendra-95-capacidad-protectiva-20100202190033.html

"Según Patarroyo, la vacuna tendrá más del 95 por ciento de capacidad protectiva, frente al cerca del 40 por ciento de la anterior, su precio podría establecerse en los 20 céntimos de euro. Además, su administración se realizaría en una sola dosis. "

Etorkizunekoak %95eko efektibitatea edukiko duen ikusiko da. Baina bakuna zaharrak %40ekoa izan duela... ez dirudi egia denik. Efektibitate neurri hori egiaztatu izan balitz, erabiliko zen agian hainbat herrialdetan, baina ez, osasun erakundeak edo gobernuak ez dira erabiltzen ari inon Patarroyoren bakunarik. 10 urte baino gehiago da saioak ere egiten ez direna.

Wikipediako erreferentzia batzuk
http://en.wikipedia.org/wiki/Malaria_vaccine
http://en.wikipedia.org/wiki/Manuel_Elkin_Patarroyo

eta artikulu luze bat
http://www.news-medical.net/health/Malaria-Prevention.aspx

Gaur egunean malariaren aurkako ahalegin zientifiko serioena Bill & Melinda Gates fundazioarena da. Bai, Bill Gates Microsoft-en sortzailea egiten ari den lan txalogarrian konfiantza gehiago izan genezakeelakoan nago, Patarroyoren esanetan baino.

Luistxo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago