[eibar] Zapu herrixa, Autx herrixa...

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Ost, Ots 3, 11:24:45, CET 2010


Imanol Trebiņo<trebi.arte a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko otsren 02a 00:29):
> "Eibarko euskararen esakerak...", 88 orrialdian:
>     "Ondoko Plazentziari eibartarrek esaten ziotena, /tx/, /tx/ ahoskatzen
> zutelako. "Plaentziatarreri, autx-errikuaak esaten bagentsen, eurak, euren
> aldetik, xapu-errikuak esaten zeskuen eibartarrori""
>
>     Zapu herrixa gatxizena ezagutzen neban, baina ez neban pentsatzen
> eibartarreri zegokixela, eta beittu eta Durangokoei esaten ei detse.
> Eibartarreri be bai??
>
>     Autx-herrixana be entzuna nakan, baina nik Hauts-Herrixakin lotzen
> neban, eta ez dot uste plaentziatarrak /tz/ /tx/ ahoskatuko zebenik.
> Eibartzaindiari, hori [autx] hori nondik etorri leike?, tx ahoskatzen dabe??

TZ ahoskatzeko orduan ez dago alderik
Baina TS ahoskatzeko orduan, Soraluzen TX ahoskatzen da (berba eta
aditz jakin batzuetan, behintzat).
Bestela, Gipuzkoako eta Bizkaiko hiztun gehixenok TS=TZ ahoskatzen dogu.

Holan, Eibarren detsat (detzat) eta Soraluzen dotxat, notxan, gontxan...
Eta hautsa > hautxa.

Eta "hautx-herrixa" be hortik etorriko dala pentsatzen dot. Baina ez
dakit seguru.

Soraluzen badago beste berba berezi bat. Gure inguru guztian "bihar" >
"bixar" esaten dan bittartian, Soraluzen "bigar" esaten dabe. Esango
neuke Soraluze-Osintxu bittarteko kontua dala.

Asier



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago