[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Or, Ots 5, 07:55:22, CET 2010


Eskerrik asko zuri, Ramon, hitzongatik eta baitta Jokiņi (eta bere 
intuiziņuari) be, eta lehengunian idatzittako dana irakurtzeko 
pazientzia euki dozuenori.

Uhin elektromagnetiko komertzialak bere frekuentzietan eta potentzia 
legaletan kaltegarrixak ez badira, zertarako ZENTSURA? Demostratu eta 
kitto. Horretarako dago metodo zientifikoa. Baina ZIENTZIAK DIŅUANA 
interes jakinen arabera kontrolatzia da kontua, MOE, ICNIRP, 
INTERPHONE...eta erakunde kontrolatu asko dagoz horretan. Antzera pasau 
zan tabakua, DDTa edo amiantuakin. Badakizue MOEk tabakua birikeratako 
ona dala publikau zebala 50. hamarkadan? Artikulu zientifikuekin noski.

Oiņ urte batzuk Documentos TVko programa bat zentsurau zeban Espaņako 
gobiernuak: http://video.google.com/videoplay?docid=26121302645177289#
Zer zentsuratzen dan ezagutzia garrantzitsua begittantzen jata.

Hau, Wifixari buruz BBCek emitidu zeban: 
http://video.google.es/videoplay?docid=1754102982255927281#

Mikrouhin laben erabilpenari buruz, ze esan...ba kinesiologiaz edo 
erradiestesiaz bertatik urtetzen dana testatuz gero, energetikoki 
"hilda" daguala; bitalidadia, bizitasuna, bizi-energia galtzen da. 
Esperimentu asko dagoz...Oso politta dan bat, antzeko hazi asko hartu 
eta baldintza bardiņetan ur desberdiņekin ernamuinduta (jerminauta): 
itturrikua, txorrokua, mikrouhinetik pasautakua, energizatutakoa....

Mikrouhinetik urtendakua ez da naturan beste iņun existitzen eta izaki 
biologikuek adaptaziņo haundixagua bihar dabe aprobetxatu bihar badabe. 
Ontzi baten kondukziņoz eta barne konbekziņoz ostera, milaka urte 
daroiaguz jatekuak sukaldatzen. Erretzen daben suakin. Mikrouhiņekin, 
urak janarixan edo edarixan dakazen egitura eta lotura energetikuak 
apurtu egitten dira, ur dipoluen (gehixen bat) bir-orientaziņoz esnia 
edo beste edozer berotzeko. Biharbada, ez da txarra izango...eta nere 
ustez, ona ziur ezetz. Nik ez dot erabiltzen, baiņa etxetik kanpora hor 
berotutako zeoze jartzen badeste pozik jaten dot, igual-igual. Hori bai, 
mikrouhinetan berotutako behi-esnerik ez, holakorik ez dot hartzen eta 
(ez bada oso noizian behin famili giruan prestautako 
eindako-txokolatiakin batera edo).

Bukatzeko, argittu bihar, eremu elektromagnetikuak, elektromagnetiko 
izanagaittik ez dirala ez txarrak eta ez onak. Naturan existitzen dira 
(mikrouhinak esaterako, artifizialki baiņo milloika aldiz gutxiago) eta 
gizakixak hauek manipulatu eta telekomunikaziņotarako erabilpena garatu 
dau. Ikusgarrixa, benetan. Nola erabiltzen diran da kontua. Frekuentzia 
jakin batzutan eta dosi konkretu batzutan, sendagarrixak be badira.

Ondo bizi,

Asier Arregi













Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago