[eibar] Koko-dantzak live

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Ots 5, 16:36:41, CET 2010


Sustatun, eibar.org-en eta gure blogetan agertu da, baina posta zerrendan
ez, eta esplikatzera nator. Bihar karnabalen lehen txanpa dugu Eibarren.
Koko-eskean aterako gara baserriz-baserri koko-dantzak eginez.
Baserri-bideak malkartsuak eta estuak dira inguru hauetan, eta ez da erraza
izaten zuzenean ikustera joatea. Baina azken aldian modan dagoen erraminta
bat erabiliz esperimentu txiki bat egingo dugu koko-dantzak zuzenean
erretransmititzeko. Sustatun egin dituzte horrelako batzuk, Eurovision eta
hauteskunde gaua modukoekin, eta guk bihar baserriz-baserri dabilen inauteri
batekin probatuko dugu.

Kasu honetan, badugu handicap gehigarri bat, eta zera da, ez gaudela etxean
edo bulegoan, ordenagailuarekin eta sarera konektatuta. Baserriz baserri
ibiliko gara, mozorrotuta, festan sartuta, telefono mugikor batekin eta
estaldura kaskarrarekin. Beraz, batez ere SMSak bidaliko ditugu,
Coveritlive, twitter eta facebook-era iritsiko direnak. Argazkiak, mp3ak eta
bideoak ere bidaltzeko aukera dago, baina aurtengoz argazki batzuk bidaltze
lortzen badugu konforme. Mezuetan ere ez espero ez frekuentzia ez detaile
askorik. Zein baserri ingurutan gabiltzan eta horrelako kontu batzuk ordu
erditik behin edo... Egia esan, kobertura aldetik itzal asko dituen parajea
da, eta bat festan dabilenean ez da asko akordatzen beste ezertaz, baina
konpartsan datozen pare bat geek-ek mugikorrak dantzan jarriko dituzte, eta
ea zer ateratzen den.

Goizeko 8:30etatik aurrera gure blogetan (bakarra dugu, baina bikoiztuta)
izango da koko-eskearen berri izateko aukera:
http://www.dantzan.com/blogak/kezka
http//www.deporeibar.com/dantzak

Coveritlive-en erantzunak utzi ahal izateko login egitea eskatuko da, eta
horretarako twitter, facebook edo myspaceko nick-ak erabili ditzakezue.

oier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20100205/3d699bb7/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago