[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Or, Ots 5, 18:38:16, CET 2010


Eskerrik asko Asier hire informaziņo eta konsejuegaittik.

Mikrouhin labarik ez jaukat eta ez juat sekula jartzeko tentaziņorik 
euki. Wifixa eskoletan jartziana, abentura arriskutsua begittantzen 
jatak,  batez be BBCko bideua ikusitta gero. Hire epostak irakorri 
ondoren, logela batian neukan inalanbrikua (base eta guzti) logeletatik 
urriņen daguan leku batera aldatu juat, badaezpada be.
Osasuna vs enpresa haundi batzuen interesak jokuan. Burruka nekosua 
horraittiok!

Serafin

Asier Arregi(e)k dio:
> Eskerrik asko zuri, Ramon, hitzongatik eta baitta Jokiņi (eta bere 
> intuiziņuari) be, eta lehengunian idatzittako dana irakurtzeko 
> pazientzia euki dozuenori.
>
> Uhin elektromagnetiko komertzialak bere frekuentzietan eta potentzia 
> legaletan kaltegarrixak ez badira, zertarako ZENTSURA? Demostratu eta 
> kitto. Horretarako dago metodo zientifikoa. Baina ZIENTZIAK DIŅUANA 
> interes jakinen arabera kontrolatzia da kontua, MOE, ICNIRP, 
> INTERPHONE...eta erakunde kontrolatu asko dagoz horretan. Antzera 
> pasau zan tabakua, DDTa edo amiantuakin. Badakizue MOEk tabakua 
> birikeratako ona dala publikau zebala 50. hamarkadan? Artikulu 
> zientifikuekin noski.
>
> Oiņ urte batzuk Documentos TVko programa bat zentsurau zeban Espaņako 
> gobiernuak: http://video.google.com/videoplay?docid=26121302645177289#
> Zer zentsuratzen dan ezagutzia garrantzitsua begittantzen jata.
>
> Hau, Wifixari buruz BBCek emitidu zeban: 
> http://video.google.es/videoplay?docid=1754102982255927281#
>
> Mikrouhin laben erabilpenari buruz, ze esan...ba kinesiologiaz edo 
> erradiestesiaz bertatik urtetzen dana testatuz gero, energetikoki 
> "hilda" daguala; bitalidadia, bizitasuna, bizi-energia galtzen da. 
> Esperimentu asko dagoz...Oso politta dan bat, antzeko hazi asko hartu 
> eta baldintza bardiņetan ur desberdiņekin ernamuinduta (jerminauta): 
> itturrikua, txorrokua, mikrouhinetik pasautakua, energizatutakoa....
>
> Mikrouhinetik urtendakua ez da naturan beste iņun existitzen eta izaki 
> biologikuek adaptaziņo haundixagua bihar dabe aprobetxatu bihar 
> badabe. Ontzi baten kondukziņoz eta barne konbekziņoz ostera, milaka 
> urte daroiaguz jatekuak sukaldatzen. Erretzen daben suakin. 
> Mikrouhiņekin, urak janarixan edo edarixan dakazen egitura eta lotura 
> energetikuak apurtu egitten dira, ur dipoluen (gehixen bat) 
> bir-orientaziņoz esnia edo beste edozer berotzeko. Biharbada, ez da 
> txarra izango...eta nere ustez, ona ziur ezetz. Nik ez dot erabiltzen, 
> baiņa etxetik kanpora hor berotutako zeoze jartzen badeste pozik jaten 
> dot, igual-igual. Hori bai, mikrouhinetan berotutako behi-esnerik ez, 
> holakorik ez dot hartzen eta (ez bada oso noizian behin famili giruan 
> prestautako eindako-txokolatiakin batera edo).
>
> Bukatzeko, argittu bihar, eremu elektromagnetikuak, elektromagnetiko 
> izanagaittik ez dirala ez txarrak eta ez onak. Naturan existitzen dira 
> (mikrouhinak esaterako, artifizialki baiņo milloika aldiz gutxiago) 
> eta gizakixak hauek manipulatu eta telekomunikaziņotarako erabilpena 
> garatu dau. Ikusgarrixa, benetan. Nola erabiltzen diran da kontua. 
> Frekuentzia jakin batzutan eta dosi konkretu batzutan, sendagarrixak 
> be badira.
>
> Ondo bizi,
>
> Asier Arregi
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> --------------------------------------------------------------------------------------------------- 
>
> Texto aņadido por Panda IS 2010:
>
> Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un 
> mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente 
> vínculo para reclasificarlo: 
> http://localhost:6083/Panda?ID=pav_388&SPAM=true&path=C:\Documents%20and%20Settings\Propietario\Configuraciķn%20local\Datos%20de%20programa\Panda%20Security\Panda%20Internet%20Security%202010\AntiSpam 
>
> --------------------------------------------------------------------------------------------------- 
>
>
>





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago