[eibar] Metodo zientifikua (lehen: erabili mikrouhina)

oier gorosabel larraņaga txikillana a bildua eibar.org
Or, Ots 5, 17:12:46, CET 2010


Azkenaldixan, halabiharrez, mundu zientifikuan igarixan egittia tokau 
jata tesi bat dala eta. Konturatu naizenez, gauza batzutarako ona da 
metodo zientifikua, baiņa bestietarako motz geratzen da eta, txarragua 
dana, batzutan sesguak maisuki erabilli ezkeriok, gauza harrigarrixak 
probau leikez (metodo zientifikuan erabilpen ustela eginda).

Esate baterako, ikerketa hau dago:
Leino-Arjas P. Smoking and musculoskeletal disorders in the metal 
industry: a prospective study. Occup Environ Med. 1998 Dec;55(12):828-33.

Ikerketa zihero serixua bada be, metoduan kanonak zorrotz 
erabillitta-eta, ezagun da ikerlarixak katxondo batzu dirala. Izan be, 
prozedura zientifikuen korsetak eta bide estuak erabillitta, zera 
"frogatzia" lortu dabe bestiak beste: tabakuari lagatzia txarra dala 
osasunerako.

Goixan aittatutako sesgo hórrekin zerikusixa daka honek. Gauzia da, 
toxiko bati lagatzian nahikua normala dala gabezixa-sindrome batetik 
pasatzia, nun sintomak txartotu eta pertsonia gaixorik ipintzen dan. 
Nahikua da egitate txiki honi kasurik ez egittia, ikerketa baten emaitza 
paradoxikuak jasotzeko, eta errealidadian alderantzizko mezu bat 
zabaltzeko metodo zientifikuan baldintza guztiak beteta. Mikroonden alde 
nahiz kontra, gaiņera.

Honekin bakarrik esan gura dot, azkenaldixan letra larriko Zientzixiak 
punto asko jaitsi dittuala nere ranking pertsonalian.

O.

Asierrek:
Uhin elektromagnetiko komertzialak bere frekuentzietan eta potentzia
legaletan kaltegarrixak ez badira, zertarako ZENTSURA? Demostratu eta
kitto. Horretarako dago metodo zientifikoa. Baina ZIENTZIAK DIŅUANA
interes jakinen arabera kontrolatzia da kontua, MOE, ICNIRP,
INTERPHONE...eta erakunde kontrolatu asko dagoz horretan. Antzera pasau
zan tabakua, DDTa edo amiantuakin. Badakizue MOEk tabakua birikeratako
ona dala publikau zebala 50. hamarkadan? Artikulu zientifikuekin noski.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago