[eibar] erabili, erabili mikrouhina

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Lar, Ots 6, 08:17:31, CET 2010


Ingurua bijilatzea eta enpresa handien interesekin adi egotea oso
jarrera egokia iruditzen zait. Nik ere praktikatzen dut nire neurrian.

Kontua da uste dudala gehiegizko paranoia ere ez dela ona, are
gutxiago beldur eta mesfidantza hau selektiboa denean.

Hau da: askoz arriskutsuagoak dira (eta horien gainean bai daudela
estatistika eta ikerketa zientifiko argiak, gainera denok ados egongo
gara ziurrenez) kolesterola, auto istripuak, mendian ibiltzea edo
tabernetako kea arnastea, eta egunero egiten ditugun gauzak dira.

Gaur egun, Euskal Herrian, gai bazarete bizitzaren arrisku guzti
horiek saihesteko, bejondeizuela! 200 urte inguru biziko zarete
ziurrenez.

Portzierto, zalantza gelditu zait, nola berotzen duzue zuek esnea?
Gasarekin bada, horrek CO2 eta baita CO pixka bat ere isurtzen ditu
atmosferara. Elektrikoa bada, baita ere, gainera ziurrenez zentral
nuklearren demanda handituko duzue horrela eginda. Sua egin genezake,
ekonomika zahar haietan, baina horrek CO2  eta CO askoz gehiago
isurtzen du eta errendimendu aldetik oso txarra, energia asko gastatu
behar da esne basokada bat berotzeko.

Nik esnea mikrouhinean berotzen dut beti, eta infusio bat egiteko ura,
indukzioko suan, minutu batean ura irakiten jartzen da.

Gari



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago