[eibar] Metodo zientifikua (lehen: erabili mikrouhina)

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Lar, Ots 6, 09:51:00, CET 2010


Hori da ikerketen finantziaziņo itturrixa esperimentu zientifikuen 
emaitzaren faktore garrantzitsuenetako bat izatian arrazoia, 
garrantzitsuena ez bada.

oier gorosabel larraņaga(e)k dio:
> Azkenaldixan, halabiharrez, mundu zientifikuan igarixan egittia tokau 
> jata tesi bat dala eta. Konturatu naizenez, gauza batzutarako ona da 
> metodo zientifikua, baiņa bestietarako motz geratzen da eta, txarragua 
> dana, batzutan sesguak maisuki erabilli ezkeriok, gauza harrigarrixak 
> probau leikez (metodo zientifikuan erabilpen ustela eginda).
>
> Esate baterako, ikerketa hau dago:
> Leino-Arjas P. Smoking and musculoskeletal disorders in the metal 
> industry: a prospective study. Occup Environ Med. 1998 Dec;55(12):828-33.
>
> Ikerketa zihero serixua bada be, metoduan kanonak zorrotz 
> erabillitta-eta, ezagun da ikerlarixak katxondo batzu dirala. Izan be, 
> prozedura zientifikuen korsetak eta bide estuak erabillitta, zera 
> "frogatzia" lortu dabe bestiak beste: tabakuari lagatzia txarra dala 
> osasunerako.
>
> Goixan aittatutako sesgo hórrekin zerikusixa daka honek. Gauzia da, 
> toxiko bati lagatzian nahikua normala dala gabezixa-sindrome batetik 
> pasatzia, nun sintomak txartotu eta pertsonia gaixorik ipintzen dan. 
> Nahikua da egitate txiki honi kasurik ez egittia, ikerketa baten 
> emaitza paradoxikuak jasotzeko, eta errealidadian alderantzizko mezu 
> bat zabaltzeko metodo zientifikuan baldintza guztiak beteta. 
> Mikroonden alde nahiz kontra, gaiņera.
>
> Honekin bakarrik esan gura dot, azkenaldixan letra larriko Zientzixiak 
> punto asko jaitsi dittuala nere ranking pertsonalian.
>
> O. 




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago